Berriak

Atzealdea Zubigazte aisialdi programa pertsonalizatua gauzatuko dute Gaztelekuan

• Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei dago zuzendua. Gaztelekuan gauzatuko da 17:00etatik 18:00etara bitartean. • Helburua da Ludoteka eta Gaztelekuaren artean dauden adin tarteetako nerabeei eskaintza erakargarriagoa ematea.

2022·09·13


Zubigazte aisialdi programa pertsonalizatua gauzatuko dute Gaztelekuan

  • Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei dago zuzendua. Gaztelekuan gauzatuko da 17:00etatik 18:00etara bitartean.
  • Helburua da Ludoteka eta Gaztelekuaren artean dauden adin tarteetako nerabeei eskaintza erakargarriagoa ematea.

 

Aurten ere Mendaroko Gaztelekuak Zubigazte programa jarriko du abian. Zubigazte hilabeteko bi asteburutan gauzatuko da eta datza nerabeei berengandik jaiotako aisialdi eskaintza pertsonalizatua eskaintzean. Ohiko jardunetik aparteko ekintzak burutuko dituzte. Helburua da Ludoteka eta Gaztelekuaren artean dauden adin tarteetako nerabeei eskaintza erakargarriagoa ematea.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei dago zuzendua. Gaztelekuan gauzatuko da 17:00etatik 18:00etara bitartean.

Honakoak dira egunak:

  • Iraila: 16 eta 23.
  • Urria: 14 eta 21.
  • Azaroa: 11 eta 18.
  • Abendua: 9 eta 16.
  • Urtarrila: 13 eta 20.
  • Otsaila: 10 eta 17.
  • Martxoa: 10 eta 17.
  • Apirila: 14 eta 21.
  • Maiatza: 12 eta 19.
  • Ekaina: 9 eta 16.

Edozein zalantza argitzeko idatzi mendarokogaztelekuaetaludoteka@gmail.com helbidera edo deitu 944 68 57 13 telefono zenbakira.