Lege oharra
Lege oharra
Mendaroko Udalak www.mendaro.eus domeinuaren bidez, Mendaro inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal-organizazioari dagozkion informazio eta gestioak.
Domeinuan jasotako informazioa Mendaroko Udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.
Mendaroko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude, bestelakorik adierazi ezean.
Norberaren Datuak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Mendaroko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta Udal honek ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.