Web edukia bistaratu
Alkatearen agurra
Ongi etorri Mendaroko Udalaren webgunera.
Udal gobernuaren helburu nagusia, herritarren beharrei erantzutea da eta horretarako, ezinbesteko tresna da webgune hau, Mendarotarrekin harremanak ahalik eta modu zuzen eta irekienean izatea ahalbidetzen baitu.
Hemen, Mendaroko udala eta herriari buruzko informazioa aurkituko duzu. Mendarotarrek, Udala gertu sentitzea nahi dugu eta horretarako, gardentasuna eta harreman ona izango dira gure jardunaren ardatza.
Udaletxeko ate eta leihoak irekita aurkituko dituzu beti.
Udal ireki, garden, azkar eta eraginkorra lortu nahi dugu, pertsonak helburu izango dituena.
Zure kexa eta proposamenak ere gustu handiz jasoko ditugu.
Horrenbestez, jaso ezazue nire agurra.
IÑAKI ARREGUI