Link interesgarriak

Atzealdea Udalak datorren asteartean, otsailak 7, kirol gune bat eraikitzeko landutako aukerak aurkeztuko ditu bilera irekian

• Bilera 18:00etan izango da, Mendaroko Udaletxeko Areto Nagusian.

2023·02·01


Udalak datorren asteartean, otsailak 7, kirol gune bat eraikitzeko landutako aukerak aurkeztuko ditu bilera irekian

 

  • Bilera 18:00etan izango da, Mendaroko Udaletxeko Areto Nagusian.

 

 

Mendaroko Udalak urratsak ematen jarraitzen du Kirol Azpiegituren Mapan. 2022aren hasieran hasi zen prozesua, eta martxotik ekainera bitartean garatu zuen parte-hartze prozesua. Guztira 190 herritarrek parte hartu zuten inkestan, abian jarritako bi parte-hartze ildoen bidez: online inkestak eta aurrez aurreko inkestak.

 

Mendaroarrek lehentasuna eman zioten kirol-gune bati, igerileku estali gabeei, bidegorriari eta futbol-zelaiari. Azaroan aurkeztu zituen estali gabeko igerilekuen hautabideak, eta orain beste urrats bat eman du, futbol-zelai bat, gimnasio bat, aldagelak eta erabilera anitzeko gainerako zerbitzu eta aretoak barne hartzen dituen kirol-gune integral baten proposamenak aurkeztuz.

 

Bilera irekia datorren asteartean, otsailak 7, izango da, 18:00etan, Mendaroko Udaletxeko Areto Nagusian. Iñaki Arregi alkateak eta I-ingenia, ingeniería y arquitectura S.A. enpresako ordezkariek hartuko dute parte.

 

Mendaroko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bilera irekian parte hartzera.