Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak indarkeria matxista jasaten duten emakumeak artatzeko arreta zerbitzuen berri eman du

Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua (900 840 111) eta Gizarte Larrialdietako Foru Koordinazio Zerbitzua (943 224 411) daude eskura.

2020·04·16


Mendaroko Udalak  indarkeria matxista jasaten duten emakumeak artatzeko arreta zerbitzuen berri eman du

  • Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua (900 840 111) eta Gizarte Larrialdietako Foru Koordinazio Zerbitzua (943 224 411) daude eskura.
  • Urteko 365 egunetan 24 orduz daude eskura eta ez dute arrastorik uzten.
  • Zure komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo umeren bat ezagutzen baduzu edo zuk zeuk laguntza behar baduzu, deitu.

 

Herritarron konfinamendu egoera berezi honetan Udala are eta arduratuago dago etxean indarkeria matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeekin. Gogorarazi du bi zerbitzu daudela abian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean abian direnak, hurrenez hurren.

Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua

Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua: 900 840 111. Telefono zenbaki honek ez du arrastorik uzten eta ez da fakturan agertuko.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eskura jartzen dizu telefono-zerbitzu espezializatu hori. Biktima diren emakume guztiak artatzen ditu, eta, baita ere, emakume horien inguruko senideak eta gertukoak. Zerbitzua berehalakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan. Profesional espezializatuak daude atzean.

Eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan. Zerbitzuak 51 hizkuntzatan erantzuten du, eta prestatuta dago entzuteko eta/edo hitz egiteko desgaitasuna dutenak artatzeko, kanal espezifiko baten bitartez.

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima izan emakumeak ez ezik, egoera hauek jasaten dituztenak ere artatzen ditu:

  • Indarkeria fisikoa, psikologikoa edo sexuala edo zaintza-gabezia, bikotekide edo bikotekide ohi ez den familiako edo zure inguruneko gizon batek eragindakoa.
  • Erasoa, abusua, jazarpena, sexu probokazioa eta exhibizionismoa, prostituzio behartua, emakume eta neskatilen salerosketa, emakumeen genitalen mutilazioa eta ezkontza behartuak, besteak beste,
  • Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena lan-eremuan, besteak beste.

 

 

 

Gizarte Larrialdietako Foru Koordinazio Zerbitzua

Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzua egunean 24 orduz funtzionatzen duen zerbitzua da, urteko egun guztietan, Gizarte Zerbitzuen ordutegitik kanpo gertatzen diren gizarte-larrialdiko egoerei berehalako arreta emateko.

Bere esku-hartzeak antolatzeko, zerbitzuak diziplina anitzeko talde tekniko bat du, alertako telefono-zerbitzu batekin eta, hala badagokio, larrialdi soziala gertatu den tokira joaten den gailu batekin, larrialdi horrek eragindako pertsona edo pertsonak in situ artatzeko.

Kontaktua: Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua (SFUS), tel.: 943224411 (7: 00etatik 21: 00etara) 112 SOS Deiak zerbitzuaren bidez (21: 00etatik 7: 00etara)

 

Behar baduzu, deitu

Zure komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo umeren bat ezagutzen baduzu edo zuk zeuk laguntza behar baduzu, deitu.

Indarkeria matxistaren aurrean, GOGORATU:

  • Saiatu mugikorra denbora guztian gertu izaten
  • Laguntza behar baduzu, ez zaude bakarrik, bizilagunek entzuteko besteko oihuak bota (SUA)
  • Prestatu etxean bertan babes lekua izan daitekeen espazio bat erasoaren aurrean.
  • Inoiz ez jakinarazi tratu txarrak ematen dituenari zer egin nahi duzun indarkeria-egoera konpontzeko

Gogoan izatekoak. Eraso fisikoez gain, zer da indarkeria?

  • Bikotekideari beldurra izatea.
  • Zure buruarekin deseroso sentiaraztea.
  • Maite dituzunengandik isolatzea.
  • Egiten duzuna kontrolatzea.
  • Bere egoeraren/emozioen erantzule egitea.
  • Zigortzeko, ez hitz egitea.