Albisteak

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita datorren azaroaren 21ean izango da

• Arratsaldeko ordutegian egongo da, 17:30etatik 20:00etara, eta tutorearekin egon nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 zenbakian.

2022·11·09

KZ Guneko tutoreak datorren azaroaren 21ean, astelehena, egingo du bisita Mendarora. Arratsaldeko ordutegian egongo da, 17:30etatik 20:00etara bitartean, eta herritarrek edozein kontsulta egiteko aukera izango dute. Horretarako, alegia, hitzordua eskatu beharra dago tutor.mendaro@kzgunea.net helbidean edo 945 062 555 zenbakian.

Beti bezala, KZ Guneak ikastaro eskaintza zabala eskainiko die herritarrei: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa izango dira jorratuko diren gaiak ikastaroetan.