Link interesgarriak

Atzealdea Euskarak Mendaron duen erabileraren analisia egingo dute martxoaren 18an gazteentzako hitzaldi batekin

• 18:30ean izango da Gaztelekuan. Jorratuko da ea gazteek nola ikusten duten herriko euskararen egoera eta eurek dituzten ohituren analisia. • Bestalde, SALTO topaketaren aurkezpena ere egingo da.

2022·03·15


Euskarak Mendaron duen erabileraren analisia egingo dute martxoaren 18an gazteentzako hitzaldi batekin

  • 18:30ean izango da Gaztelekuan. Jorratuko da ea gazteek nola ikusten duten herriko euskararen egoera eta eurek dituzten ohituren analisia.
  • Bestalde, SALTO topaketaren aurkezpena ere egingo da.

 

‘Mendaro udalerri euskalduna al da?’. Galdera horri erantzuna bilatzeko lanketa egingo dute ostiral honetan, martxoak 18, Mendaroko Gaztelekuan eskainiko den hitzaldian. Gazteentzako bideratutako saioa izango da, eta 18:30ean hasiko da.

Hitzaldian jorratuko diren beste gaietako batzuk izango dira ea gazteek nola ikusten duten herriko euskararen egoera eta eurek dituzten ohituren analisia.

Bestalde, hitzaldiarekin batera, SALTO gazte topaketen aurkezpena egiteko aprobetxatuko da. Udalekua ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3an bukatuko da. Bi lekutatik abiatuko da udalekua, talde erdia Tolosatik eta beste erdia Etxarri Aranaztik. Bukaeran guztiak Leitzan elkartuko dira eta han pasako dituzte azken lau egunak.