Link interesgarriak
Atzealdea COVID-19ren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden gizarte-laguntzak www.mendaro.eus atarian
2020·04·22
COVID-19ren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden gizarte-laguntzak www.mendaro.eus atarian
- Langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak aurkitzeko aukera ematen du bilatzaileak.
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak #covid19laguntzak bilaketa-biltegia jarri du martxan.
Atariaren helburua COVID-19ren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden laguntzei buruzko informaziorako sarbidea erraztea da. Langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak aurkitzeko aukera ematen du bilatzaileak. Gordailua pixkanaka eguneratuko da, eta Gobernu zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek abian jarritako laguntzak, prestazioak, atzerapenak eta salbuespenak kontsultatzeko aukera ematen du.
Esteka honetan kontsulta ditzakezue: https://covid19laguntzak.siis.net/eu/