Albisteak

Azaroaren 26ko ‘Gazteok arnas!’ egunerako gonbita luzatzen zaie Mendaroko gazteei

• UEMA eta Larrabetzuko herritar talde bat udalerri euskaldunetako gazteen eguna antolatzen ari dira, euren arteko harremanak sendotu eta gazteak aktibatzeko asmoz.

2022·10·19

Datorren azaroaren 26an ‘Gazteok arnas!’ eguna ospatuko da Larrabetzun (Bizkaia). Egun osoko egitaraua antolatu da hainbat tailerrekin, kontzertuekin, bazkariarekin, ekitaldiekin eta abar. Egun honen helburua udalerri euskaldunetako gazteen topaketa bat egitea da, eta Mendaroko gazteak ere egun horretara gonbidatu nahi dira.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Larrabetzuko herritar talde baten arteko elkarlanean antolatu da gazteen nahietatik abiatutako egun berezi hau. Udalerri euskaldunetako gazteak aktibatu eta haien arteko harremanak sendotzea nahi da ekimen honekin.