Link interesgarriak

Alkorta eta Sahatsu baserrietarako landa bideetan egokitzapen eta hobekuntzak egingo ditu Mendaroko Udalak

2
• Guztira, 114.558€ bideratuko ditu Udalak lan horietara; 47.738€ Alkorta bideko lanetara eta 66.820€ Sahatsu bidekoetara. • Helburua da landa bideak biziberritzea eta egoera onean mantentzea, ingurunea zaintzeaz gain, bertan bizi direnen edota bertatik igarotzen direnen bizi kalitatea hobetu eta bermatzeko.

2021·06·23


Alkorta eta Sahatsu baserrietarako landa bideetan egokitzapen eta hobekuntzak egingo ditu Mendaroko Udalak

  • Guztira, 114.558€ bideratuko ditu Udalak lan horietara; 47.738€ Alkorta bideko lanetara eta 66.820€ Sahatsu bidekoetara.  
  • Helburua da landa bideak biziberritzea eta egoera onean mantentzea, ingurunea zaintzeaz gain, bertan bizi direnen edota bertatik igarotzen direnen bizi kalitatea hobetu eta bermatzeko.

 

Mendaroko Udala, landa ingurunearen zaintzarekiko konpromisoan, baserri bideak biziberritzeko eta horien egungo egoera hobetzeko lanak jarri ditu martxan.

Hain zuzen Alkorta eta Sahatsu baserrietarako landa bideak -azken hau Ospain Gain futbol zelaia baino lehenago dagoen bide zatia- dira Udalak berrituko dituenak. Udalaren aurreikuspenen arabera, lan horiek, gehienera jota, urrirako amaituta egongo dira eta guztira 114.558€ko aurrekontua (BEZ barne) izango dute, 47.738,17€ Alkorta bideko lanek eta 66.820,62€ Sahatsu bidekoek.

Egingo diren lanen artean, halaber, Alkorta baserrirako bidean dagoen asfaltozko zoladura konpondu, bide ondoan zabalgune edo bazterbideak eraiki eta kanadiar pasabideak kendu eta zolatuko dira.

Era berean, Sahatsu baserrirako bidean egun dagoen zoladura konpondu eta hormigoizko arekak egingo dira.

Izan ere, herritar asko dira herrigunetik kanpo, landa eremuan bizi direnak edota bertatik igarotzen direnak eta hain zuzen horien bizi-kalitatea hobetu zein bermatzeko eta, noski, ingurunearen zaintza eta egoera ona bermatzeko ere, burutuko ditu Mendaroko Udalak aipatu bi bideen egokitzapen eta konponketa lanak.

 

1 2