Agenda

Atzealdea ‘Mi pequeño gran samurai’ filmaren emanaldia eta solasaldia

Arantza Ibarra ondarrutarraren dokumentalak Ekai Lersundi trans gaztea bere buruaz beste eginda hil ondorengo azken bi urteetako bizipenak batzen ditu, bere figura eta Euskal Herriko beste trans askoren borroka aldarrikatzeko helburuarekin.
04 EKA

‘Mi pequeño gran samurai’ filmaren emanaldia eta solasaldia ekainaren 4an San Agustin aretoan

 

Arantza Ibarra ondarrutarraren dokumentalak Ekai Lersundi trans gaztea bere buruaz beste eginda hil ondorengo azken bi urteetako bizipenak batzen ditu, bere figura eta Euskal Herriko beste trans askoren borroka aldarrikatzeko helburuarekin.

 

 

 

Ekainaren 4an, Naizen Adingabe Transexualen Familien elkartearekin lankidetzan, ‘Mi pequeño gran samurai’ dokumentala eskainiko da Mendaroko San Agustin aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Arantza Ibarra ondarrutarraren dokumentalak Ekai Lersundi trans gaztea bere buruaz beste eginda hil ondorengo azken bi urteetako bizipenak batzen ditu, bere figura eta Euskal Herriko beste trans askoren borroka aldarrikatzeko helburuarekin. Film laburrak Elaxar Lersundi eta Ana Martinezen testigantzak biltzen ditu, baita Naizen elkarteko (adingabe transexualen familien elkartea) eta Ondarroako hainbat bizilagunen ordezkariak ere. Filmaren zatirik handiena 2019ko otsailaren 15eko asteburuan grabatu zen, Ekairi omenaldia egin zitzaion egunean, hil eta urtebetera.

Dokumentalaren ondoren Ekai Lersundiren gurasoek eta Naizen taldeko familia batek beren testigantzak azalduko dituzte eta bertaratutakoekin solasaldi bat mantenduko dute.