ZIKLIKOKI BIZI IKASTAROA

Ziklikoki Bizi


 

OHARRA:

Ikastaroa hasi bitartean izena emateko aukera dago, plaza libreak bait daude!!!

 

SARRERA

Ikastaroa Askaziren atzean dagoen Jaione Guisasolak emango du. Urtetan irakasle lanetan aritu arren; 2021etik hezitzaile menstrual lanarekin uztartu du.

Bere prozesuari dagokionez, ziklika izaten hasi zenetik gorabehera handiak izan ditu, eta azken 7 urtetan bere burua ezagutu, irakurri eta ziklikotasunari buruz ikasten jardun du. Eta horretan jarraitzen du, hau ez baita sekula bukatzen. Azken urteotan elikadura ziklikoan eta, batez ere, heziketa menstrualean hezten dihardu.

Horrez gain, Zuriñe Hidalgoren ziklogramen laguntzarekin hasi zuen esperientzia hau, baina hortik aurrera irakurri eta jasotako formakuntza zein material ia guztia gaztelera hutsean aurkitu izan du. Ondorioz, euskaraz lan egitea erabaki du, gure hizkuntzan informazio baliagarria modu ulergarrian eskuratu ahal izateko.

Guzti honen ondorio duzue Askazi.

 

HELBURUA

Ikastaroaren helburu nagusia bertaratutako emakumeek * hilekoaren zikloa ezagutu eta norberarenera onartuz etekina ateratzen ikastea da. Hilekoa beldurrik gabe eta naturaltasunez biziz, orekan bizi ahal izateko.

Heburu zehatzagoak honako hauek dira:

Hilekoaren zikloaren funtzionamendua ezagutzea.

Giza gorputzean eragiten dituen aldaketak identifikatzea.

Norberari hobekien egokitzen zaion bilketa metodoa ezagutu,erabili, mantendu, garbitu eta zaintzen ikastea.

Autoezagutzara bidean erregistroaren garrantziaz jabetu eta hortarako metodo desberdinak ikastea.

Hilekoaren zikloak tabu bat izaten jarraitzen duela jabetzea.

Egunerokotasunean barneratuta ditugun sinismen faltsu eta mitoak identifikatzea.

Zikloan zehar sor daitezkeen gora-behera fisiko, emozional zein psikikoei aurre egiteko estrategiak barneratzea, besteak beste, elikadura ziklikoaren bitartez.

Taldeko beste partaideen esperientzien bitartez errealitateaz jabetu eta ahizpatasun eta sororitate gune bat sortzea.

 

METODOLOGIA

Metodogia presentziala izango da.

Gertutasuna eta konfiantza funtsezko ezinbestekoak baitira ikastaro honetan konfidantzazko gune bat eraiki ahal izateko.

Aurretik aipaturiko helburuak betetzeko metodo desberdinak erabiko dira. Alderdi teorikoa partaideen esperientzia eta aurrezagutzetan oinarrituta garatzen da, azalpen, jolas, praktika eta esperimentazioa uztartuz, metodo hau ekin errazago barneratzen bait da giza gorputzaren funtzionamendua.

-----------------------------------------------------------

 

Ikastaroaren data: Apirilak 12 eta 26.

Lekua: Azpilgoetako Kultur etxean

15 pertsona gehienez ( izena emandako hurrenkeraren arabera)

Ordua: 18:00-20:00

Izen ematea: Martxoak 13tik apirilak 2ra, Mendaroko web orrian dagoen formularioa beteta.

Kostua: 10 €

 

ONARTUTAKOEN ORDAINKETA: Parte-hartzea udalak konfirmatu ondoren

ES83 2095 5036 511061225891 (Kutxabank)

-Kontzeptuan, partehartzailearen izena eta 2 abizenak adierazita (datu hauek adierazi ezean ez ordaindutzat hartuko da)

-Behin izen-ematea bukatuta, ez da dirurik itzuliko.

 

Informazio gehiago: 943 03 32 82 /  685720010 / kultura@mendaro.eus

DLYFormulario

Ziklikoki Bizi formularioa

LEGE OHARRA: DATU PERTSONALEN BABESA


Informazioaren tratamenduak kontuan hartuko du Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoa.

Datu pertsonalen tratamenduaren xedea da euskarri informatikoan mantentzea Herritarren Sailaren administrazio-espedienteak, eta ZIKLIKOKI BIZI-ren kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea, kontuan hartuta interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren arduradunari esleitutako ahalak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan jasotakoak (Erregelamendu hori datu pertsonalengatik pertsona fisikoak babesteari eta haien zirkulazio askeari buruzkoa da, hurrenez hurren).

Tratamenduaren arduraduna: MENDAROKO UDALEKO HERRITARTASUN SAILA. Telefonoa: 943- 033282, kultura@mendaro.eus

Legez informatuta nago:

• Ematen dituen datuak goian adierazitako tratamenduan sartuko direla eta zehaztutako helbururako erabiliko direla.

• Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, aurka egiteko edo mugatzeko eskubideak erabil ditzakedala, posta elektronikoz (www.mendaro.eus) edo Herritarrei Arreta Emateko Bulegoaren bidez (Herriko Enparantza 1).