Pribatutasun Politika
Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak jakinarazten dizu ezen eman dizkiguzun datuak foru zuzendaritza honen erantzukizunpeko tratamenduaren mende egongo direla; datu horien xedea da partaidetzazko deliberazio prozesu hau kudeatzea. Xede hori oinarritzen da tratamendu horren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzean, 5/2018 Foru Arauak, azaroaren 12koak, Herritarren Partaidetzari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
Hala nahi izanez gero, eskubide hauek erabil ditzakezu: datuetara sartzea, datuak zuzentzea, haiek ezabatzea, mugatzea eta haien aurka egitea, eta halaber, zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien objektu ez izatea; horretarako, idatzi bat bidali behar duzu foru zuzendaritza honetara (Gipuzkoa plaza z/g – 20004 Donostia).
Datuak hirugarrenei ez zaizkie komunikatuko, eta jaso diren xedea betetzeko behar den adina denboran gordeko dira.
Zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari dagokienez, harremanetan jar zaitezke helbide honetan: dbo@gipuzkoa.eus.