Ondarea
Ondarea
Elizak
Mendaro, seguruenez, Euskal Herriko herri bakarrenetakoa izango da, XV. Mendetik 2 parrokia dituena: Jasokundearen Eliza Azpilgoetan, 1446. Urteko lehen arrastoekin eta Sortzez Garbiaren Eliza Garagartzan, 1452.koa.
Datu aipagarri bat da, 1000 metro baino distantzia txikiagoarekin, Azpilgoetako elizak Calahorrako apezpikutzaren mende zegoela eta Garagartzakoa aldiz, Iruñakoaren menpe.
Jasokunde amabirjinaren eliza
Azpilgoetako auzoan kokatzen da, izen berdineko hiri gunean. Gipuzkoako historia-arte monumentu gisa izendatua.
Amabirjina hau debozio handiko zen aranean, Altzolako merkatari eta lonjeroak zeritzenek, itsasontziak erosten zituztenean bere izenez bataiatzen zituzten. Bere jai eguna abuztuaren 15ean ospatzen da.
Sortzez Garbiaren Eliza
1.452. urtean Erroman eginiko dokumentu batetan, Nicolas V. Aita Santuak Debako herritarrei, Iruñako elizbarrutia, ematen die, eleiza eta bere hilerria, bataiatzeko lekua etab. eraikitzeko baimena ematen die, Intxaustin (Garagartza Auzoan) edota beste leku batetan, eta horrela Debako hiribildutik urrutik zeuden baserrien beharrak erantzun ahal izan.
Gaur egunean, Gipuzkoako historia-arte monumentuen barruan kokatzen da.
Ermitak
Hirurtasun Txit Santuaren Ermita (Trinitateko Ermita)
Tontor baten gainean kokatua, 1.105. urtea eraikia. Mendaro eta Araneko Zaharrena da, Astigarribiako San Andres-ekin batera. Historigileek diotenez, Garagartzako aintzinako eleiza zen, Markinako (Bizkaia) jendea ere bertara etortzen delarik meza entzutera, Zenarruzako eleizaz gain, inguruan ez bait zegoen beste eleizarik. Bere eraikinak aldi eta garai desberdinak igarotzen ditu, Mendaroko herritar batzuk izugarrizko nahiarekin lanean hasi eta guztiz berritu zutelarik, gauez dituen argiei ezker eder asko ikus daitekeelarik.
Aspaldian Deba bailara guztian jaialdi famatu bat ospatzen zen. Gaur egun, Hirurtasun Txit Santuaren egunean, (Trinitate) ermitan jaialdi bat egiten da.
Santanako Ermita
Mendaroko araneko karisma gehien duen ermitetako bat da, herritarrek debozio handia dutelarik, herriko patroia delako.
Bere kokapena guztiz estrategikoa da. Gain batetan eraikia dago, arana zuzentzeaz gain, Deba ibaia eta Kilimon erreka ere zuzentzen dituelarik.
Autore batzuk (erdi aroko garaikoak) pentsatu zuten babes-dorre batek hartua egongo zela.
Santana eguna, uztailaren 26an, herri-erromeria bat ospatzen da, herri osoa joaten delarik.
Mendaroko beste ermita batzuk, Paduako San Antonio, Aingeruko Guardako Zaindaria, eta Santa Isabel dira, gorreri arazoak zituzten haurrak gurasoek eramaten zituztelarik senda zitezen.
Dorretxeak
Lasaldeko dorretxea
Lasaldeko Dorretxea Mendaroko erdiaro garaiko eraikuntza esanguratsuenetako bat da. Bere pareta sendoetan elementu desberdinak mantentzen ditu (lehioak, geziak, puntadun sarbideak...), erdiaro aurreko garaietatik iraun dutelarik. Orain arrastorik egon ez arren, aspaldian errotak eta armagintzako lekuak zeuden, eskualdeko garrantzitsuenak izatera iritsi zirelarik.
Ospazeko dorretxea
Bestalde, Ospaz-eko Dorretxea baita ere, Mendaroko araneko leku estrategiko batetan kokatzen da. Deba ibaiaren ezker aldeko lur tontor baten gainean dago, Azpilgoetako auzoan, Santana ermitan aurrean. Bere kokapenak ur korrontearen kontrola izatea laguntzen zion, errekan zehar produktu asko pasatzen zirelarik txalupetan.