Mendaroko historia

Mendaroko historia

Historia

Nahiz eta Mendaroko herriaren sorrera 1.983. urteari dagokion, “Mendaroko Arana” erabat ezaguna eta identifikagarria zen 1335. Urtean, gertuko Lastur edota Ego bezalako beste aran batzuetatik bereizten zelarik.

Ez alferrik, 1.346.ko abenduaren 20an, Alfonso XI-ak fijosdalgo zeritzenak eta Mendaro eta Markinako nekazariei baimentzen die, Elgoibarko zelaian beste hiribildu bat populatzeko, Villamayor de Marquina izenarekin.

XVIII. mendean Mendaroko lurraldea 3 hiribildu nagusitan banatua zegoen: Deba, Mutriku eta Elgoibar. Gainera, Mendaroko herriaren kokapena ondo ulertzeko 3 hiribildu hauetara gerturatu behar dugu. Mende honetako populazio gehiena, nekazal gaietara aritzen bazen ere, eta hiribildu hauetan ere gertatzen zen bezala, hiribildu bakoitzak nekazaritzaren osagarri garrantzitsu bat dauka: Debaren kasuan, itsas portua eta merkataritza; Mutrikun, arrantza eta kontrabandoa; eta Elgoibarren kasuan, ohol eta armagin industriak.

Mendaro, ez da bakarrik 3 hiribildu hauen erdiko kokagunea, baizik eta, lurralde mugak ere suposatzen dituelarik, erreken bitartez banatzen direlarik. 1.889.an urtean Debak Mendaroko Garagartza auzoko bere zatia Elgoibarri ematen dio (Kilimoiaren eskubi aldea). Haserako ideia Mendaron, udaletxe bat sortzea izan arren, azken orduan, Mutrikuk proiektu hau baztertu zuen, eta Deba eta Elgoibarko zatiak elkartu ziren Elgoibarko hiribilduaren barne. Azkenik 1.983. urtean Mendarok, Elgoibar eta Mutrikutik banatzea sinatzen du, herri independentea sortuz.

MENDAROko toponimoaren esanahiari dagokionez, “mendi” euskal hitzaren mendi esanahia eta “aro” aran esanahia duen hitzetatik datorren teoria asko errepikatzen da. Beraz, esan liteke MENDARO “mendien arteko arana” esan nahi duela.

 

Mendaroko historian sakontzeko ondorengo bibliografia dago, berau erabilia izan delarik

  • HISTORIA DE UNA GIPUZKOA DESCONOCIDA (misceláneas del Bajo Deba)”. Juan José Goikoetxea. Mendaroko Udala, DEBEGESA eta Real Sdad. Bascongada de los Amigos del País-en laguntzarekin.. MICHELENA ARTES GRAFICAS (Astigarraga)-en inprimatua.
  • ELGOIBAR-DE LAS FERRERIAS A LA MAQUINA-HERRAMIENTA. Maestros rejeros, relojeros, armeros”. Luis Mª Ecenarro Osoro-rena. FUNDACION KUTXA-ren laguntzarekin. ITXAROPENA. S.A.(Zarautz-en inprimatua.
  • HISTORIA DE MENDARO”. Joseba Agirreazkuenaga, Jose Patricio Aldama eta Jose Mª Uriarte-rena.. Mendaroko Udalak sustatua (1.993). BEITIA-k egina.. EDICIONES DE HISTORIA, S.L. (Bilbao)