Lucas de Longa

Lucas de Longa

Arkitektu bikaina, “Bioate” baserrian Mendaron jaioa. Hargin maisu eta eraikitzailearen semea, bere garaiko arkitekturik garrantzitsuenetakoa. Ugariak dira bere lanak erlijio arkitekturan, parte hartu zuelarik beraietan. Hauen artean, Mendaron bertan, 1.647. urtean Trinitate Eleizako zabalkuntza eta berriztapena zuzendu zituen.

1.684an. Azkoitian Clarisen komentua diseinatu zuen. 3 urte beranduago Segurako eleizan lan egin zuen, eraikitako eraikinean arkuaren portada berri bat ezarriz. Bere diseinupean Salvatierrako Clarisen komentua, Markina Etxeberriko S. Andres eleiza, Portugaleteko eleiza, Azpeitiko parrokiako erreforma S.Ignacioren bataiarriaren kokapena hobetzekoa “zeinetan ez dago begirunerik, bere gainean korura igotzeko utzitako eskailera bait dago”.

Gure inguruan egin zuen lanik garrantzitsuenetakoa Elgoibarko S. Bartolomeko parrokian da, bertan aurreko proiektu baten kostua gutxitzen zuelarik. Barroko itxurakoa. Plazara zuzendutako dorre bat diseinatu zuen bertan arkupea dagoelarik. 1703. urtean hil zen proiektua bukatu gabe, bere emaztea zenak jarraitu zuelarik, Mª Antonia Eguiazabal eta Ignacio de Ibero arkitektu famatuak bukatu zuen.