Juan Bautista Donesteve Lecuona

Juan Bautista Donesteve Lecuona

1.704.an Mendaron jaiotako untzigintzako ingeniaria, eta bere garaian aski ezaguna gure herriko izenarekin. Nobleziakoa izan zen eta militar graduazioa izan zuen, Fragatako Tenientea izatera iritsi zelarik.

Gure lurraldeko untzioletan untzigintzako eraikin gisa prestatu zen, bere ikasketak 1.728an hasiz eta 57 urtez luzatuz. Erregearentzako itxasontziak eraiki zituen eta beste batzuk partikularrek eskatuz, denda eta itsaslapurretarako eta korsorako destinuakin, garai hartan gure marinelen artean oso praktika zabaldua zelarik. Ferrol, Cartagena eta Cadizeko untzioletan ere lan egin zuen.

Donesteveri dagokio eraikitzeko betiko sistemara bueltatzea, Gaztañeta mutrikuarrak egindakoa, ingelesek kopiatu zutelarik sistema hau “Princesa” itsasontzia hartu zenean 1.740an.

Portuetara ere aplikatu zuen bere ezagutza, Pasaiako portuko dikearen birmoldaketaren egilea izanik.