Jose María Linazasoro Arregui

José María Linazasoro Arregui

1851.urteko Apirilaren 13an jaioa (“Txalkorkoa” etxean, “Txalorra” geitzizena hartu zuelarik) eta 1.934. urtean Madrilen hil zen. “Self made man”-aren exenplu izan zen (hombre hecho a sí mismo) Madrileko aldizkari batek titulatu zuen bezala bere heriotzean. Mendarorekiko zuen amodioagatik gidatuta, bere ondarea inbertitu zuen eta bere izpiritu filantropikoa herriaren alde aplikatu zuen.

Jatorriz apala, bere aitaren bigarren ezkontzaren semea, Salvatierra (Agurain) eta Sasiolan frantziskotar fraileeekin “morroi” izan zen, erderaz hitzegiten ikasi zuelarik. 2. Gerratean karlistar taldera deitu zuten, eta utzi zituen Madrilera joateko, bitxidenda bateko langile sartu zelarik. Mugitua eta azkarra, ogibide hori ikasi zuen, aurreztutako diruarekin bere negozioa zabaldu zuen arte bertan.

Ez zuen inoiz bere “txoko”-a ahaztu, guztiz kontrakoa. Mugitua, esaten dugun bezala, bere negozioaren onurak Mendaron inbertitu zituen: XX mende haseran Gabiola burdinola erosi zuen, bere makinaria elektrifikatzen du, Mendaroko lehen zentral hidroelektrikoa eraikiz, Irabanetako kobazulotik doan lur-azpiko erreka argituz, eta 1.100 metroko kanala eginez. Fabrika hau (“Fabrica Vieja”) txikia geratzen da, 1.924an irin-fabrika berria eraikitzen du estazio ondoan, garaiko makineriarik berrienarekin, Suizatik ekarria (“Daverio”). Hortarako gaitasun gehiagoko zentral hidroelektrikoa eraiki behar du, Altzolan eraiki zuelarik, Deba ibaiaren ondoan. Zenbait baserrietarako bidea uholdeen ondorioz kaltetzean, zubi bat eraikitzen die, hormigoiz eginiko lehen zubia zelarik Gipuzkoan (autopistako obra egin zenean puskatu zena). Baina etorkizunerako zuen grin hori ez da hor bukatzen, irin fabrika honentzat estatuko lehen kamioi diesela erosten bait, Mercedes bat, Alemaniatik ekarri zelarik errepidez.

Irin aktibitate honekin batera, zerealak, babak eta olioen salmenta handizkakoa ere garatzen du. Garai hartan, eta herrian banketxerik gabe, irin fabrika batzutan herriko banketxe gisa erabili zen, herritarrek uzten zizkieten diruak gordez.

Nekazal munduarekiko zuen erakarpenagatik ere, Mendaron ipini zituen zenbait nekazaritza eta abeltzaintzako ustiakuntza, Alderdi-Ederreko bere finkan, eredu gisa hartu nahi zituelarik hauek. Garai hartarako behitegi berri bat sortuz, behin arraza mota onenekin eta zezenekin.

Mendarorentzat zuen amodioa dela eta, eta kultura eta biztanleen bizitza hobetzeko bere lan filantropikoan adierazten da, kapitalak utziz eta energia elektrikoa emanez zenbait industriari, bere ganadutegi herriko arraza hobetzeko erabili zuelarik, nekazal azoketan bertako baserritarrei lagunduz etab. Baina batez ere bere interesagatik gogoratzen zaio eta Mendaroko ikastoletan izandako eskuzabaltasunagatik: Azpilgoetako eskola eraikitzen lagundu zuen (1.915) eta Garagartzako eskola egin eta eman zuen dohainik (1.933), ereduzko eraikuntza, erreztasun guztiak ipiniz, urrutiko baserrietatik etortzen ziren ikasleentzako ere sukaldea ipiniz. Baina guzti honekin gustora ez, eta eskola emateko baldintza batzuk ezarri zituen, bere izpiritu ireki eta laikoa antzematen zirelarik, gure garaietako aitzindari. Mendarori eskeinitako kale bat dauka, bere azken irin-fabrika egon zena, orain gutxi bota dena.