José Agustín Larramendi Muguruza
José Agustín Larramendi Muguruza
Mendaroko aranean jaio zen Debako aldean, 1769.ko apirilaren 10ean, 1848. Urteko maiatzaren 27an hil zen Madrilen.
Legebiltzarren eginiko bilera luze batetan matematikari izendatzen da. Estatuko Kosmografo eta ingeniarien izar-behatokian maisu izan zen eta 1799. Urtean Bideen Zuzenbide Orokorraren Bide Komisari izendatu duten. 1805. Urtean Guadiana inguruan uholdeak izaten ziren inguruko gunetan Andaluziako errepidearen ikerketa egin zuen.
1821. urtean Erreinuko Bide eta Portuen Zuzendari Orokor kargua hartu zuen. Sevillatik Cordobarainoko nabigazio kanal baten proiektua eta txostena egin zituen, eta zuzentzen du, beste batzuren artean, Orihuelako lur mugimenduen kalteeen Ebaluaketa eta Madrileko ur horniketa lanak zuzentzen ditu.
1833.ko abuztuaren 4an, Isabel La Catolica erreginaren Amerikako Orden Errealaren Komendadorearen Gurutzea eman zitzaion.
1836an Gipuzkoako Legebiltzarreko ordezkari autatua izan zen, bere partaidetza bideen komunikabideei zegokiolarik, guztiz menperatzen zuen gaia izanik.
1.999. urtean, l "JOSE AGUSTIN DE LARRAMENDI, primer Ingeniero de Caminos, Canales y Puertos" izeneko liburua argitaratu zuen Euskal Herriko Bide, Kanal eta Portuen Ingeniarien Elkargoak
1997. urtean, Madrileko Konstituzioko Ikasketa Zentruak publikatu du Jesus Burgueñoren liburua “Geografía política de la España constitucional, la división provincial”, dokumentazio ezezagun ugarariren ikerketa oinarri gisa, Jose Agustin de Larramendiren protagonismoa azaltzen da, Espainiako probintziaren banaketa prozesu luzean, Javier Burgosek sinatutako Dekretuaren autore izanik.