Ibilbideak eta natura

Ibilbideak eta natura

Mendaro-Arnoate-Ormola-Mendaro

 

Arno

Orain gutxi Europear Batzordeagatik “Komunitateko garrantzi Leku” gisa izendatua, Arnoko maziso malkartsua, Gipuzkoako arterik garrantzitsuenak erakusten dizkigu, historikoki gure herriko biztanleek erabiltzen zutelarik egurra eta ikatza lortzeko.

Arteen basoen erdian, Arnok oraindik Deba Beheko egurren anezka natural bakarra kontserbatzen du, izugarrizko tamainazkoa, edota Euskadik galtzeko arriskuan dauden espezieak ere baditu, belatz-handi edota Quimper karakola bezala.

Arnoko kondairak esaten kontatzen du, jentilek izugarrizko harriak botatzen zituztela, gaur egun inguruetan agertzen direnak. Beste historio batzuk kontatzen digute “Txomin Beltza”-z, oihan-artean bizi zen bidelapurra, eta bere ospeak Amerika ere hartzen omen zuen.

Zorionez, oraindik ondare natural eta kultural bakar hau babestu eta gozatzeko aukera dugu, eta gure ondorengoek jarraitu ahal dezatela: gure gain dago.

 

Arnogibel

Herritarren artean “Komunsaila” bezala ezaguna, Arnogibel Mendaroko Herri-baso bakarra da: lurraren zati bat Mendaroko udalarena, bertan abere eta baso ustiapena historikoki Garagartza eta Mendarozabaleko herritarrei egokitu izan zaie.

Lur hauek 50 hektareatako zabalera dute, Kilimon ibaian kokatuak, Etxabemendi, Santa Krutz eta Alkortamendiko mendietan. Horrela bada, Arnogibelen barne kokatzen dira mendarotarrentzat oso garrantzitsuak diren leku batzuk, hauen artean, Santakrutz-eko parkea edota Agarreko kobazuloa.

Gaur egun artadia kontserbatzen den arren Arnogibeleko gune harritsu eta aldapatsuenetan, insignis pinuak bere zabaleraren ia erdia hartzen du, 1999.ko plantazio bati dagokiona. Urte honetan ere landatu ziren Haltz eta Urkiak, Santa Krutzeko parkearen inguruan, leku maite honen itxura edertuz.

 

Baserrien mapa toponomikoa

Mendaroko mapa

Mendaroko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Antolamenduaren Departamenduko Lurralde Antolaketaren Zuzendaritzaren laguntzarekin batera, mapa toponimiko bat osatu du, zeinetan herriko baserriak ere bertan azaltzen diren.

Mapa hau Ikermap enpresako talde teknikoak burutu du, Imanol Goikoetxearen zuzendaritzapena.

Dokumentuak deskargatu

Mapa toponomico [pdf]

Mapa Toponomikoa.