Historia ekonomikoa

Nekazaritza

XVIII. mendean, nekazal munduaren zabalkuntza handiena ematen da, baso-guneak gutxitzen direlarik era berean. Baserria ez da bakarrik etxebizitza eta lurrak, baizik eta bere inguruan familia guztia mugitzen da. Labore ugarienak dira, artoa, garia eta arbia –azken hau animalientzako janari gisa erabilia. Karea izaten ari da ongarri nagusi eta zenbait kasutan bakarra. Lurraren jabegoa ez da aldatu, errentaren ordainketa dirutan egiten zen, nahiz eta zenbait nekazal produktu helburu horrekin mantentzen ziren. Erabilitako animaliak nekazal lan hauek egiteko gehienbat idiak, behiak eta astoak ziren. Azken urte hauetan izandako aldaketarik handiena, nekazal aktibitatearen motorizazioa izan da, eboluzio honek hasera 1960. hamarkadan izan zuelarik. Era berean, 1980.urtetik aurrera negutegiak ipintzen dira nekazal kultura berri bat ipiniz. 1990. hamarkadaren inguruan, krisi ekonomikoagatik bultzatuta, baserriek jende gaztea hartzen dute, produktu eta helburu berriak ekarriko dituztelarik, -lantzea gehitzen da-. Halere, gaurka baserritarra industria edota hirian lan egitearen abantailatan pentsatzen ari da.

Industria

Mendaron industriaren presentzia, ezagutzen dugun historia bezain zaharra da. Bere hasierak burdinolak eta errotak dira, gure Intxusai eta Kilimon erreken energia erabiliz. Burdinolek burdina egiten zuten eta bertatik lortutako produktuak (armak, tresnak), “txondorretan” lortutako ikatza eta basoetako egurra eta inportatutako minerala Somorrostrotik (ez da baztertzen gertuko mineralezko meategiren bat, laister agortua). Garraio bide erabiliena, Debako portua zen, Deba errekaren bidea erabiltzen zelarik bertara heltzeko, bertatik Altzolako portura heldu zitekeelarik azpi laua zuten txalupetan, “alas”, era berean Mendaron untziralekuak zituztelarik, Errekabarren eta Plazan. Erreka bidezko garraio hau dela eta, erreka hau ezin zen erabili energia hidrauliko gisa, ezin zelako presatu txalupei bidea libre uzteko (lehenengo presa Altzolan zegoen ur gora joanez). Mendaron, 5 izan ziren burdinolak, batzuk errotekin erlazionatuak.

Hiru Intxusain:

  • PLAZA,
  • AURTENIOLA (Artañola) eta
  • GOIKO-OLA.

Bi Kilimon-en:

  • GABIOLA eta
  • LASALDE.

PLAZAkoa ezik, autopistako lanengatik desagertua, beste lauetatik mantentzen dira egoera nahiko onean eraikuntzak, presak, kanalak etab. Atal honetan aipatu behar da GABIOLAko burdinolaren ondorengo egokitzapenari (“Fábrica Vieja”) irin-fabrikan bihurtuz, (“KILIMON”), XIX. Mendeko azken hirunaldian, eta bere aktibitatea 1.924an fabrika berri batera aldatu zen, XX. mendeko 60. hamarkadaraino iraun zuen. Irin-fabrika honek estatuko lehen kamioi diesela erosi zuen (Mercedes-a).

XIX. mendeko azken herenaldian trenbidea eraikia zen (Bilbotik Elgoibarreraino) eta komunikabideak hobetu ziren, araneko ekonomia dexente hobetuz. Kanteretako ustiapenak biderkatu ziren.

XX. mende haseran, arana argiztatzen hasi zen, lehen zentral hidroelektrikoarekin (1.911), aurrean aipatutako irin-fabrika mugitzeko, energia berri honekin. Zentral honi, oraindik bere makineria kontserbatzen dena, Irabanetako kobatik zetorren Kilimon errekaren uragatik mugitua, (gaur eguneko araztegiko ur gunea), beste bi zentral elektrikok jarraitu zioten Deba ibaian (Tantorta eta Plaza), gaur egun, desagertuak, eta beste bat Altzolan erreka honetan bertan (funtzionamenduan, bere berregokitzapenaren ondoren), Mendarora begira, gehienbat irin-fabrika berriarentzat energia emateko.

XX. mende haseran, lehen galdategiak agertzen dira, LARRAÑAGA & CIA (1.915) eta ENDEIZA & CIA (1.918), gainera beraien produktuak egiten dituzte: bankuen torlojoak, sutegiak, zulagailuak, makina leuntzaileak, torno paraleloak, ordezko zerrak etab. Hau ere dago, makina-erramintaren industriaren jatorrietan, eskualdean horrenbeste finkapena duena gaur egun. 1.929. urtean “EL FENIX” enpresa eraikitzen da, bizarra kentzeko orriak egiten ziren, eta bere egunean estatuko garrantzitsuena. 1.934. urtean GURELAN eraiki zen, bere haseran, labanagintzan lan egiten zuten (hilea mozteko makinatxoak, bizarra kentzekoak, ilemozgailuak, guraizeak etab) eta gaur egun Zamak-i elkarturiko galdategi modernu bat delarik. Eta mende honetan zehar industria ugari sortzen jarraitu zen:

  • CONSTRUCCIONES MECANICAS JOSE Mª IRIONDO (1.941), zenbait makineria egiten dituelarik (iltzeak egiteko makineria, boladu errodamenduak etab) y eta gaur egun makinerientzako bonbak, nekazal erabilerak etab.
  • TALLERES ASPIAZU (1.947), tornuak egiten zituen (“Victoria”) eta zulagailuak, berezko galdategia izan zuelarik.
  • BATU (1.955), giltzarrapoak egiten zituen, bizikleten txirrinak, etab.
  • ZUDAM (1.960), zulagailuak egiten zituen,
  • SUEDER (1.964) egur, ikatz, gas edota sukalde mixtoak egiten ziren.
  • URAIN (1.964), makineriako piezak eginez.
  • LINO JOSE LARRAÑAGA (1.966), galdategia, bankuen torlojuak, mordazak, zerrak eta sutegiak. Aipatutako industria guzti hauek, “El Fenix” izan ezik, kapital totala edota partziala Mendarokoa zutela egin ziren. Gaur egun hauetatik hiru bizi dira:
    • GURELAN,
    • CONSTRUCCIONES MECANICAS JOS Mª IRIONDO eta
    • URAIN.

Hemendik aurrera, erlazioa handituz doa, zeren lur hauen aukera eta industri-poligono berriekin, enpresa berri edota makina-erraminta, automozio, aeronautika, kimika, elektronika etab.-en lan egiten zuten industri ugari etorri bait dira. Erlazio osoa industri zerrenda izeneko atalean ikus daiteke.

Ezin dugu ahaztu ere historia honetan pasa den mendeko azken herenaldian desagertutako egurrezko zerratokiak: PLAZA, OSPAZ, LAZKANO. Ez eta STA. ANA, SINDIKA, ARTETXE, eta ACHA kanterak (harria landuz) etab, hauek ere desagertuak.

Aparteko aipamena merezi du MENDAROKO SAINT-GEROSN TXOKOLATEEN INDUSTRIA ARTISAUAK. 1.850 urtean hasitakoa, Mendaroko industriarik zaharrenean, aktibitaterik gabeko epealdi baten ondoren, lanean diharduena. Bere produktu famatuak (txokolateak, bonboiak, turroiak, trufak etab.), gure hiriburuetan saltzen dira, eta bisitari ugari etortzen dira fabrika bertan zuzenean erostera, leku original batetan kokatua, Azpilgoetako eleiza ondoko etxe handi batetan egonik. Familia hauen jatorriak Euskal-frantsez herrialdean aurkitzen dira, bere kokapena Mendaron XVIII. mendean izan zela esan daiteke, kakaoaren inportazioa hasi zenean, Caracas-eko Gipuzkoar Konpainiak bultzatua.

Eta beste aipamen berezi bat merezi dute, gaur egunean desagertuak dauden Mendaroko bizkotxoak. Mendaroko Udalak eta Deba Beheko Mendiko Nekazal Elkarteak, Mendaroko bizkotxoak errekuperatzeko erantzunkizuna hartu dute eta espero da aurki berriro ere hauek jan ahal izatea.

Produktua hauen lehen fabrikazioa XIX. Mendekoa dela uste da, eta herriko zenbait etxetan egiten ziren. Inguruetako erromerietara saltzera eramaten ziren, beste zati bat salmenta finkorako utziz.

Eta artisau-industrian murgildurik, abarketak egiten zituzten desagertutako egileak gogoratu behar ditugu, Unzueta, errementaldegia, “Kaletxo” saski denda...