Gizarte zerbitzuak
Gizarte zerbitzuak
Kontaktua
- Herriko Enparantza,1 Mendaro
- Ordutegia: 09:30tatik 13:00tara
Astelehena, eta osteguna hitzordua eskatuta. - Tel.: 943 033 282
- E-maila: gizartekintza@mendaro.eus
Zer eskeintzen da?
Mendaroko Gizarte Zerbitzuak herritarren eta elkarte guztien eskura daude, eta bere helburua herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusienetakoa da eskubide eta baliabideei buruz informazioa ematea, balorazioa egitea eta orientatzea. Herritarrari gizarte baliabideei buruzko informazioa emango zaio, eskaera egin duen pertsonarekin batera eskaerari bide eman dion egoera baloratuko da, eta kasu bakoitzerako egokienak diren zerbitzu, prestazio eta laguntzak abian jarriko dira.
Gizarte zerbitzuen funtzio nagusiak, beste batzuen artean, ondorengoak dira:
- Dauden gizarte baliabideen berri eman eta orientabideak eskaintzea.
- Diagnostikoak eginez eskaeraren inguruko balorazioa egitea.
- Gizarte eta familia arloko esku-hartze proiektuak prestatu eta burutzea.
- Hainbat prestazio eta gizarte baliabideren tramitazioa kudeatzea.
- Prebentzio eta gizarteratze proiektu eta zerbitzuak kudeatzea.
Prestazio eta zerbitzuak, besteak beste
(Izenburu honetan klik eginaz zerbitzu guztien eskuliburuaren sarbidea duzu, edukia eta zenbait eskaera eredu daudenak)
- Mendekotasuna baloratzeko eskaera (MBB) eta baliabideetara bideratzeko RAI
- Desgaitasun Balorazioa
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
- Laguntza Teknikoen eskaera eta egokitzapen obretarako dirulaguntzak
- Eguneko Zentroa
- Ezgaituak: Egoitza zerbitzuak
- Aldi baterako Egonaldi Programak
- SENDIAN PROGRAMA: menpeko sendiak dituzten familientzako
- Mendekotasun egoeran dauden familien harrera
- Desgaituak:Ibilgailua aparkatzeko txartela
- Euskadiko telelaguntza zerbitzu Publikoa (Betion)
- Gizarte Ongizateko funtseko (GOF) pentsioen izapidetzea
- Kotizatu Gabekoen pentsioen izapidetzea
- Laguntza pertsonaleko laguntza jasotzeko eskaera
- Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren eskaera
- Zerbitzuari lotutako dirulaguntza jasotzeko eskaera
- Gizarte larrialdietarako laguntzen eskaera
- Familia ugarien tituloa izapidetzea
- Gizartearentzako lanak egiteko eskaera
- Inguru irekiko gizarte eta hezkuntza alorreko eskuhartze programa. Kaleko hezitzaileak eta familia ingurunean
- Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzak
- Aholkularitza psikologikoa eta juridikoa sexu indarkeriaren biktimentzat
- Dohainikako aholkularitza juridikoa
- EJ-ak ematen dituen dirulaguntzak familiaren kontziliazio eta jaiotza eta adopzioagatik
- Oporraldiak pertsona nagusi eta ezgaitasuna dutenentzat
Santakruz Eguneko zentroa
Mendaroko Santakruz Eguneko zentroko zerbitzua ZUREKIN SL enpresari esleitu zitzaion 2017ko martxoan, eta kontratuaren iraupena luzapenak barne 4 urtekoa da.
Jarraian esleitutako enpresaren web gunea ikus daiteke.
ZUREKIN enpresa