Giza bermerako moduluak

Giza bermerako moduluak

UDALEKO ORDEZKARIA

Enetz Ezenarro Arriola, Alkatea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak 1988ko irailaren 20an emandako Aginduaren bidez sortu ziren Lanbide Hastapeneko programak, honako helburu zehatza zutelarik: hezkuntza sistema inongo koalifikazio akademikorik gabe uzten duten ikasleak lan mundura sartzea.

Hasiera-hasieratik, udaletxe, mankomunitate, irabazi asmorik gabeko entitate pribatu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko hitzarmenen bitartez garatu ziren programa hauek.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko 1/1990 Legeak (LOGSE) ondokoa ezarri zuen bere 23.2 atalean:

"Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak betetzen ez dituzten ikasleentzat Gizarte Garantiako berariazko programak antolatuko dira, oinarrizko prestakuntza eta lanbide prestakuntza lor ditzaten, eta, horien bidez, lan munduan sartu edo lege honetan araututako ikasketak egiten jarri dezaten, betez ere, erdiko mailako lanbide heziketa, lege honen 32.1 atalean aurreikusitako prozedura erabiliz. Toki administrazioak hezkuntza administrazioekin lankidetzan aritu ahalko dira programa horiek burutzeko".

Lanbide Hastapeneko programek Gizarte Garantiarako LOGSEk ezarritako zenbait baldintza bete izan zituela ikusirik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hau erabaki zuen: Lanbide Hastapeneko programak EAEko Gizarte Garantiaren konkrezioa izatea, eta horretarako hainbat alderdi indartu ziren, hau da, oinarrizko prestakuntza, lanbide orientabidea eta tutoretza, horiek guztiak beharrezko baitira Gizarte Garantiaren helburu bikoitz hau lortzeko: lan munduan sartzea edo ikasketak egiten jarraitzea, batez ere erdi mailako lanbide heziketa espezifikoaren bidez.

Programa hauen kurrikulumaren oinarri eta markoa balioaniztasuna da, eta helburua, gazteen prestakuntza, ezagutza teorikorik eta gaitasun praktiko handirik behar ez duten hainbat lan, teorian errazak, egiteko gai izan daitezen, baina koalifikazio goragoko mailak lortzea eragotzi gabe. Koalifikazio maila hau eskatzen duten lanpostuetarako behar diren gaitasunei dagokienez, ondoko alderdiak hartzen ditu kontuan prestakuntza mota honek: alderdi teknikoak, eskulanetarako trebetasuna edo gaitasuna, baina baita lanpostu batera egokitzeko gaitasunak eta gizabanakoaren progresio pertsonala ere.

Apirilaren 24ko 72/2001 Dekretuak, 2001eko maiatzaren 8an EHAAn argitaratua, gizarte-bermeko programetan jasotako prestakuntza-ekintzen funtsezko alderdiak ezartzen ditu.