Etxebizitza Mendaron

content

Etxebizitza Mendaron

Mendaroko Etxebizitza Plana

Alokairua - dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzaren programak (Alokabide):

Programetan parte hartzeko baldintza nagusia: Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzuko eskatzaileen erregistroan, alokairu erregimenean, alta egoeran egotea.

Informazio gehiago / eskaera

Programak:

  • BIZIGUNE. Alokairu babestuko etxebizitzak, Etxebizitza Etxebideko Eskatzaileen Erregistroko puntuazio-hurrenkera eta etxebizitzaren ezaugarriak kontuan hartuz esleitzen dira.
  • ASAP, alokairua arrazoizko prezioan.

    Programan zure intereseko etxebizitzaren bat badago, etxebizitza horren esleipenean parte hartzea eskatu beharko duzu.

    Informazio gehiago/eskaera

Eusko Jaurlaritzaren programak (Alokabide):

Programetan parte hartzeko baldintza nagusia: Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzuko eskatzaileen erregistroan, alokairu erregimenean, alta egoeran egotea.

Informazio gehiago/eskaera

Programak:

  • BIZIGUNE. 6 urteko alokairuaren eta hileko kobrantzaren bermea eskaintzen du.

    Informazio gehiago

  • ASAP. Etxebizitza Programan sartzeko, etxejabea laguntzaile homologatuekin jarri beharko da kontaktuan.

    Agente homologatuak

Emantzipa

EMANTZIPA errentamendu edo salerosketa-kontratuen titularrak diren 25 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren laguntza da. Hilean 300 euro ordainduko dira, gehienez 24 hilabetez

Informazio gehiago

Gaztelagun

GAZTELAGUN 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa laguntzeko alokairuaren ordainketaren laguntza zuzena da.

Informazio gehiago

Etxebide: Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Eskubide honen aitortzak, izaera publikoko prestazio ekonomiko subsidiarioa jasotzeko aukera jasotzen du.

Informazio gehiago

Birgaitzea – Dirulaguntzak

EIT-a egitura, fatxada, estaldia eta saneamendu- nahiz hornikuntza-sare komunen ikuskapena da.
Ikuskapenaren txostenak, besteak beste, 5 mailetan sailkatzen diren esku-hartze motak identifikatu ahal ditu.
Epe motxean egin beharreko obrak lehen 3 mailatakoak dira.

  • 1. maila Berehalakoa: gehienez ere 24 orduko epean esku hartzea erabaki behar da.
  • 2. maila Oso premiazkoa: obrak gauzatzeko epea hiru hilekoa da.
  • 3. maila Premiazkoa: Hamabi hilekoa da horrelako esku-hartzeetarako erabaki beharreko gehieneko epea.

Aipaturiko epeak jabe erkidegoak txostena jasotzen duen unetik zenbatzen hasten da. EITeak adierazitako esku hartzeak gauzatzeko eraikinei zuzendutako dirulaguntza lerro ezberdinak aurreikusten dira.

Informazio gehiago

Debegesak, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkartea gisa, eskualde osoko herritar eta jabe-komunitateei informazioa eta tramiteak egiteko laguntza ematen die doan, baita Mendarokoei ere.

Informazio gehiagorako:
  • Bisitatu Debegesaren Birgaitze Zerbitzuaren web orria:
  • Hitzordua eskatu 943 820 110 telefonoan eta zoaz Eibarko Debegesako bulegora. [Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar] Google Maps kokapena