Debabarrena eskualdeko mankomunitatea
Debabarrena eskualdeko mankomunitatea
UDALEKO ORDEZKARIA
Enetz Ezenarro Arriola, Alkatea.
Debabarrena eskualdeko mankomunitateak hiriko hondakin solidoen bilketa zerbitzuak eta herriko kale garbiketa egiten ditu batez ere.
Mankomunitate honek Deba Behe guztiarentzat prestatzen ditu zerbitzuak (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabia) eta beren ordezkari gisa, bilkura orokorrera (hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan) eta gobernu batzordera joaten dira (hilabete bakoitzaren erdialdean). Ordezkari kopurua herri bakoitzaren herritarren kopuruaren arabera doa. Mendaroren kasuan, ordezkari bakarra dago.
Herri desberdin bakoitzetik gero eta zerbitzu gehiago eskatzen dira, eta lehen aipatutakoez gain, txakurtegiko zerbitzu, altzarien bilketa, olio bilketa etab...
Altzariak eta traste handien bilketa
Zerbitzu hau etxeko traste handiak jasotzeko da.
Utzi daitezke
- Altzariak eta trasteak (koltxoiak).
- Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin labeak.
- Telebistak, bideoak, musika ekipoak.
- Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak...
Ezin daitezke utzi
- Produktu toxikoak (margoak, aerosolak).
- Inausketa eta berdeguneetako hondarrak.
- Obra txikietako hondakinak: Komunak, azulejoak, hodiak, zaborra...
Harremanetarako
- Helbidea: Egigurentarren, 2 - 20600, Eibar
- Telefonoa: 943 70 07 99
- Arreta ordutegia: 9:00 - 14:00
Informazio erlazionatua