BURULOGY TAILERRA

Burulogy Tailerra

 

Mendaroko Udalak, Burology-ren bidez, entrenamendu kognitiboko tailer bat ezarri nahi du adimen-trebetasunak hobetu nahi dituzten eta inolako nahasmendurik ez duten pertsonentzat. Berau teknologia berriak erabiliz gaitasun mentalak lantzeko eta hobetzeko pentsatutako eta sortutako programa da.

Aplikazio honen bidez, funtzio kognitibo guztiak betetzeaz gain (memoria, kalkulua edo buru-bizkortasuna), tarte dibertigarri bat igarotzeko espazioa izango da.

Bestalde, aplikazioarekin egindako ariketari esker, erabiltzaileak etengabe ebaluatu ahal izango dira, eta hilabete gutxiren buruan emaitza positiboak ikusi ahal izango dira, eta okertze bat detektatuz gero, ahalik eta azkarren tratatu ahal izango dira.

Programa honetan parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du Mendaroko Udalaren bulegoetan. Asteroko saioak izango dira eta parte hartzeak hilean 10 euroko kostua izango du. Izena emateko epea martxoaren 8an amaituko da eta taldea sortzen doan heinean hasiko da martxan.

Burulogy tailer hau Bizi-Bizi programa osatzera dator; programa honek espazio sozializatzailea, errehabilitatzailea eta aktiboa eskaintzen die hauskortasun, kalteberatasun- edo bakardade-egoeran edo mendetasun-egoeran egon daitezkeen mendaroarrei.

Autonomia sustatzera eta pertsona horien mendekotasuna prebenitzera bideratutako baliabidea da, bai eta horren onura jasotzen duten familia zaintzaileei laguntzeko baliabide bat eskaintzera bideratutako baliabidea ere.

Helburua honakoa da: Mendaroko adinekoen bizi-kalitatea sustatzea, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatuz eta, horrela, erabateko bizi-proiektu baten garapena erraztea. Bizi-Bizi programa honetan izena ematea doakoa da eta Udalaren bulegoetara hurbilduta egin daiteke.

DLYFormulario

Burulogy Tailerraren Izen emate formularioa

TASA KOBRATZEKO BAIMENA

Udala baimentzen dut adierazitako kontu korrontetik, zerbitzuko hilabeteko tasaren kantitatea kobratzera. 10 €/hileko.

 

LEGE OHARRA: DATU PERTSONALEN BABESA


Informazioaren tratamenduak kontuan hartuko du Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoa.

Datu pertsonalen tratamenduaren xedea da euskarri informatikoan mantentzea Herritarren Sailaren administrazio-espedienteak, eta BURULOGY-ren kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea, kontuan hartuta interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren arduradunari esleitutako ahalak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan jasotakoak (Erregelamendu hori datu pertsonalengatik pertsona fisikoak babesteari eta haien zirkulazio askeari buruzkoa da, hurrenez hurren).

Tratamenduaren arduraduna: MENDAROKO UDALEKO ONGIZATE SAILA. Telefonoa: 943- 033282, gizartekintza@mendaro.eus

Legez informatuta nago:

• Ematen dituen datuak goian adierazitako tratamenduan sartuko direla eta zehaztutako helbururako erabiliko direla.

• Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, aurka egiteko edo mugatzeko eskubideak erabil ditzakedala, posta elektronikoz (www.mendaro.eus) edo Herritarrei Arreta Emateko Bulegoaren bidez (Herriko Enparantza 1).