2022·03·17
2022ko Santa Ana jaiak antolatzeko Jai Batzordearen lehen bilera deitu du Udalak martxoaren 25erako
• Arratsaldeko 19:00etan izango da Lagun Betikoak elkartearen lokan zurian. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bileran parte-hartzera.
2022·03·15
• Aurreko egunerako, gainera, bertso saioa ere antolatu da San Agustin Kulturgunean.
2022·03·15
2022ko Aste Santuan aldi baterako egoitza egonaldietarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu da
• Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri. • Eskaerak 2022ko martxoaren 18a baino lehen burutu behar dira Gizarte Ongizate sailean.
2022·03·15
Mendaroko kirol-azpiegituren azterketari buruzko galdetegia banatu da jada etxe guztietan
• Galdetegia erantzuteko epea apirilaren 1ean amaituko da. Bi bide daude erantzuteko: aipatutako galdetegiaren bidez edo www.mendaro.eus webgunean.
2022·03·15
• 18:30ean izango da Gaztelekuan. Jorratuko da ea gazteek nola ikusten duten herriko euskararen egoera eta eurek dituzten ohituren analisia. • Bestalde, SALTO topaketaren aurkezpena ere egingo da.
2022·03·10
Mendaroko Udalak izurriteen aurkako dispositiboa indartu du
• Mendarok urtean hamabi ikuskapen eta tratamendu egiten ditu karraskarien (arratoiak eta saguak) eta labezomorro eta inurrien aurka, denbora-tarte erregularretan. • Udalaren lehentasuna udalerria garbi mantentzea eta mendarotarren osasuna zaintzea da.
2022·03·10
2021eko gaikako bilketaren inguruko balantzearen txosten grafikoa herritarren eskura
• Mankomunitateak 2021eko gaikako bilketaren inguruko txosten grafikoa sortu eta herritarren eskura jarri du, herritarrek modu ulerterratzean izan dezaten eskualdeko birziklapen datuen berri. • Balantzean birziklapen datuen azken urteetako bilakaera irudikatzen da grafikoki, eta baita zatiki bakoitzaren bilakaera ere.
2022·03·09
Mendaroko Udalak kirol azpiegituren azterketa gauzatuko du herritarrekin era partekatuan
• Azterketa aberatsagoa izan dadin, batetik, 12 urtetik gorako biztanleei zuzendutako inkesta bat jarriko da abian, eta, bestetik, Ikastolako ikasleei berariazko kontsulta bat egingo zaie, ikastetxeko zuzendaritzarekin lankidetzan. • Galdetegia erantzuteko epea apirilaren 1ean amaitzen da. Inkestari erantzuteko bi bide daude: etxebizitzetara datozen egunetan iritsiko den galdetegia betez edota www.mendaro.eus web orrian.
2022·03·08
• Idazlearekin batera izango da Beatriz Gonzalez, ipuinaren ilustratzailea.
2022·03·08
‘ZERUA Motxailen aterpe’ bertso saioarekin ospatuko da Motxaila Eguna datorren martxoaren 18an
• Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eli Pagola bertsolariak izango dira; Maialen Olazabalek gai-jartzaile lanak egingo ditu.