2022·05·02
UEMA ‘Salto!’ udaleku ibiltarian lan egiteko sukaldari bila dabil
• Interesa duen orok curriculumak arnasguneak@uema.eus helbide elektronikora bidali behar ditu maiatzaren 13a (ostirala) baino lehen.
2022·04·28
• Instalakuntzak pintadaz beteta agertu dira eta sarrerako atea apurtuta. • Mendaroko Udala: “Honelako ekintzek mendarotar guztiei egiten diete kalte. Errespetatu eta zaindu dezagun Mendaro”.
2022·04·28
Mendaroko Udalak Ludoteka eta Gaztelekuaren adin tarte banaketa berria ezarriko du
• Maiatzetik aurrera, Ludotekan 4 eta 10 urte arteko haurrak ibiliko dira eta Gaztelekuan, berriz, 11 eta 17 urte artekoak. Hortaz, 2 urte jaitsiko da Gaztelekuko erabiltzaileen adin tartea.
2022·04·28
• Tailerraren ordutegia 10:30etatik 12:00etara izango da, eta ekaineko asteazken guztietan gain, uztailaren 6an ere eskainiko da. • Izena emateko bi bide daude: Mendaroko Udalean, edota gizartekintza@mendaro.eus edo erregistroa@mendaro.eus helbidetara mezu bat bidalita.
2022·04·25
Abian da Mendaroko 2022ko udaberriko merkataritza kanpaina bertako kontsumoa sustatzeko sariekin
• Maiatzaren 19ra bitartean, 10 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute. Guztira hiru produktu saski zozketatuko dira, eta horiek maiatzaren 21ean banatuko dira, Pilotalekuan. • Egun berean bigarren eskuko azoka egingo da, Merkataritza egunaren barruan. Azokan parte hartzeko 943 033 282 telefonora deitu behar da.
2022·04·22
• Proiektuak helburu du Eibarko Hezkuntza Esparruko jangelan elikagaien xahuketa murrizteko diagnostikoa eta ekintza-plana egitea, eta, ondoren, iraungitze data duten elikagaiak kolektibo ezberdinei banatzeko sistema bat proposatzea, hauen xahuketa saihesteko. • Proiektu pilotu bat da, eskualdeko jantokietako elikagaien xahutzeari buruzko ezagutza praktikoa lortzeko, eta, ondoren, Debabarreneko jantoki publiko guztietan jardunbide egokiak ezarri ahal izateko.
2022·04·19
Mendaroko Udalak ardura eta errespetuz jokatzeko deia egin du Trinitate parkea garbi mantentzeko
• Udal Brigadak Trinitateko ur eremuan eta inguruetan garbiketa berezia egin behar izan du pilatutako zabor guztiarengatik. Guztioi dagokigu gure herria txukun eta garbi mantentzea.