2021·07·28
• Bereziki gizarte ongizatearen aldeko apustua egin du Udalak eta horri jarraiki, esaterako, gizarte larrialdietarako laguntzei zuzenduriko kontu saila edota gazteen alokairuari zuzenduriko laguntza bikoiztu ditu, auzo taxia jartzeko partida sortu du eta berdintasun alorrean ere berdintasunaren aldeko ekintzak garatzera zuzendutakoa ia hirukoiztu ditu.
2021·07·27
Gaur hasi dira Urruzunoko zabortegia behin betiko zigilatzeko lanak
● Aldez aurreko prestaketa-lanen ondoren, gaur hasi dira Urruzunoko hiri-hondakin geldoen zabortegi zaharreko 2. gunea zigilatzeko eta ingurumena berreskuratzeko lanak. ● Obrak Viuda de Sainz eta Urdinberri arteko ABEEari esleitu zaizkio, 1.083.518 euroko prezioan. Obra zuzendaritza Hirgintza enpresari esleitu zaio 59.371,68 euroko prezioan, eta geosintetikoen kontrola Cantabriako Unibertsitateari 47.163,14 euroko prezioan.
2021·07·23
• Mendaroko Udala: “Pausu bat aurrerago gaude aurten iazkoarekin alderatuta. Goazen aurrera, elkarrekin, baina aldi berean distantzia mantenduz. Ea 2022ak Santa Ana jaiak ospatzeko aukera ematen digun. Aurten, ilusioz, zaindu gaitezen eta elkar babestu dezagun” • Kultur egitarauan uztailaren 25erako programatuta zegoen Errietan taldearen kontzertua bertan behera geratu da, taldekide batek Covid-19an positibo eman ostean.
2021·07·23
Herriko haur jaioberriei lepozapia ematearen ohiturari helduko dio Mendaroko Udalak
• Santa Ana jaiei loturiko tradizioa da hori eta aurtengoan ere festak ospatuko ez diren arren, ohiturari jarraiki, iaz jaiotako haurrek herrira eta festetara ongietorria emateko lepo zapia jasoko dute; gurasoek udaletxeko sarreran jaso ahal izango dute.
2021·07·23
Udako hilabeteetan birziklatzen jarraitzearen garrantzia
● Mankomunitateak hondartzen eta ibaien inguruak zaintzearen garrantzia azpimarratu du, eta gogorarazi du musuko kirurgikoak errefusaren edukiontzi grisean utzi behar direla.
2021·07·22
MendaroBerri aldizkariaren 5. alea kaleratu du Udalak, legealdi erdiko balantzea ardatz hartuta
• Ale bana igorri da Mendaroko etxe guztietara eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Digitalki, www.mendaro.eus atarian.
2021·07·22
Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, uztailak 22
Ostegun honetan, uztailak 22, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalak Ohiko Osoko Bilkura gauzatuko du honako gai zerrendarekin:
2021·07·15
Santa Ana jairik ez, baina bai kultur egitaraua, segurtasun neurri oro betez
Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatzen die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.
2021·07·14
Mendaroko Udalak landa-partzelen mugak zehaztuko ditu GPS sistema erabiliz
Hainbat fasetan burutuko da lana eta lehen faseari ekingo zaio datozen asteetan: 1, 2, 4 eta 5 eremuetan jardungo da, guztira 117 partzela eta 625,731 hektarea.