2020·11·17
● Dohaintzan eman dizkiote Mendarori aizkolariaren ilobek Esteban Elorzak erabili eta irabazitako trontzak, aizkorak, sega-potoak, kopak etab. ● Mendaroko Udalak ilobei eskerrak eman nahi dizkie eta Esteban Elorzaren oroimena Mendaroko herriak gogoan izateko balio dezan saiatuko da.
2020·11·17
MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak
Mendaroko etxe guztietan banatuko da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.
2020·11·11
Padel pistaren erabilera mugatu da Covid-19agatik
● Padel pistaren erabilera mugatu da Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 7ko agindua jarraituz. Erabiltzaile profesional eta erdi profesionalek soilik erabili ahal izango dute. ● Taldeko kirola eta bestelako jarduerak eten dira ere.
2020·11·11
Bi diabolo batzen dituen eskultura Mendaroko Udalaren eskakizunez burutu du artistak eta jolasaren eta geometriaren arteko harremana irudikatu nahi izan du.
2020·11·09
● Covid-19agatik Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berrien eraginez, Azpilgoetako edukiera %40ra murriztu da. ● Ondorioz, Azpilgoetako jarduerak egokitu ditu Mendaroko Udalak.
2020·11·04
Mendaroko XVI. euskarazko ipuin lehiaketa antolatu du Udalak
● Helburua da haur eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea. ● Hiru maila egongo dira eta ikasturte maila bakoitzean ebook bat zozketatzeaz gain, partehartzaile guztiek oroigarri bat jasoko dute.
2020·10·30
Hondakinak bildu eta kudeatzeko zerbitzuen kuotak onartu dira 2021erako
Emandako zerbitzuengatik eskualdeko udalek ordaintzen dituzten kuotak orokorrean leunki igoko dira 2021ean, 2020arekin alderatuta %0,5a bataz beste. Erabakia nagusiki hondakinen tratamenduan izandako igoeraren ondorio da.
2020·10·30
Eskualdeko 260 establezimendu baino gehiago bisitatu dira. Informazioa banatu, proposamenak entzun eta biohondakinak birziklatzeko bitartekoak eskaini dira.