2020·09·11
Mankomunitatea lanean ari da edukiontzi marroira oker botatako hondakin ez-organikoak murrizteko
● Deba, Mutriku, Elgoibar, Eibar eta Ermuako edukiontzi marroietan botatako hondakinen jarraipena egin da 10 astez herritarren ohiturak aztertzeko, eta hainbat "puntu beltz" identifikatu dira, non mota guztietako hondakin ez-organikoak edukiontzi marroira botatzen diren.
2020·09·01
Mendaroko Goñati Udal Gimnasioak irailaren 1ean ekin dio bere ibilbideari
• Asteko 6 egunetan egongo da eskura zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara. • Guztira 20 makina ezberdin daude: bizikletak, zintak… pesak eta esterilez gain. Ikastaro eskaintza ere anitza da: guztira 7 daude eskura.
2020·07·30
Mendaroko Udalak udako ordutegia izango du abuztuaren 3tik aurrera
Abuztuan, hau da datorren astelehenetik aurrera, hilak 3, udako ordutegiarekin lanean hasiko da Mendaroko Udala: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara.
2020·07·24
Mendaroko ‘kilkerzulo’ ludoteka berria duela urtebete zabaldu zen
Ludotekako eraikina birgaitzeko lanak Mendaroko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu zituzten, eta 125.000 €-ko finantzaketa lortu zuten LEADER eremuan dauden landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzetarako. Laguntza horiek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu ziren. (EHAA, 2020-06-17)
2020·07·23
Mankomunitateak helburutzat jarri du %70eko gaikako bilketa lortzea 2030erako
Debabarrena Mankomunitateko Batzar Orokorrak "Objetivo %70 Helmuga" izeneko plana onartu du uztailaren 22an egindako bileran. Plan horren helburua da gaika bildutako hondakinak urtero 520 tona handitzea, 2030ean 22.000 tonara iritsi arte.
2020·07·13
Debabarrenako Mankomunitateak udako hilabeteetan birziklatzen jarraitzearen garrantzia gogorarazi du
Mankomunitateak gogorarazi du oso garrantzitsua dela birziklatzen jarraitzea, hondakinen gaikako bilketa murriztu egiten baita udako hilabeteetan.
2020·07·14
Mendaroko Jai Batzordeak Santa Ana jairik ez ospatzea erabaki du
Ekitaldirik ez antolatzea erabaki da Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera medio.
2020·07·13
Zabalik uztailaren 17 eta 18ko Mendaroko xake txapelketetan parte hartzeko izen ematea
Mendaroko Otarre Xake Taldeak aldibereko 20 xake partida antolatu ditu uztailaren 17an eta xake azkarreko Mendaroko II. txapelketa uztailaren 18an, Udalaren eta Uztargi terrazaren laguntzarekin.