Albisteak

Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ezarri ditu ikastolan

2021·02·02

Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ezarri ditu ikastolan

Ikasgeletan segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa jarri dira gailuak jangelan eta soinketa gelan.

%55eko muga gainditu du 2020an Debabarrenak gaikako bilketari dagokionez

2021·01·28

%55eko muga gainditu du 2020an Debabarrenak gaikako bilketari dagokionez

Gaikako bilketaren tasa %1,24 hazi da 2020an eta, herritar guztien artean, 371 tonatan murriztu dugu birziklatu ezin diren hondakinen kopurua.

Mendaroko Udalak herriko lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua indartuko du

2021·01·26

Mendaroko Udalak herriko lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua indartuko du

Jada abian da lehiaketa publikoa, interesa duten enpresek beren eskaintzak egin ditzaten. Esleipena 2021eko lehen hiruhilekoan burutuko da.

Mankomunitateak Urruzunoko zabortegiaren behin betiko itxiera lanak kontratatzeko prozesua hasi du, obren aurreko lanak amaituta

2021·01·15

Mankomunitateak Urruzunoko zabortegiaren behin betiko itxiera lanak kontratatzeko prozesua hasi du, obren aurreko lanak amaituta

● Obrak hasi aurreko lanak amaituta, abenduaren 23an hasi zen Urruzunoko zabortegia ixteko obra-zuzendaritza, geosintetikoen kontrola eta obra bera kontratatzeko prozesua, 1.507.556 euroko lizitazio-aurrekontuarekin. Behin betiko obra maiatzean hastea espero da, eta 6 hilabeteko iraupena izango du.

Mendaroko Udalak gizarte zerbitzuak, landa eremua, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa lehenetsi ditu 2.764.000 euroko 2021eko aurrekontuan

2021·01·13

Mendaroko Udalak gizarte zerbitzuak, landa eremua, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa lehenetsi ditu 2.764.000 euroko 2021eko aurrekontuan

Aurrekontuaren parekoa da gastua: 2.764.000 euro. Kopuru handiena zerbitzuak eskaintzera bideratuko da: 1.406.700 euro. Pertsonal gastuetarako, berriz, 729.400€ ezarri dira. Inbertsio errealek 347.000 euroko aurrekontua dute, transferentzia arruntek 255.900€ eta kreditu globalek 125.000 euro.

Debabarrena Mankomunitateak 2021erako 14.504.491 euroko aurrekontua onartu du

2020·12·16

Debabarrena Mankomunitateak 2021erako 14.504.491 euroko aurrekontua onartu du

● Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan dago. Mankomunitateak 180,72€ inbertituko ditu 2021ean herritar bakoitzeko bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino %0,13 gehiago.

Azpilgoetako urbanizazio obrak direla eta, abenduaren 14tik aurrera, trafikoa Alderdi Eder kaletik bideratuko da

2020·12·11

Azpilgoetako urbanizazio obrak direla eta, abenduaren 14tik aurrera, trafikoa Alderdi Eder kaletik bideratuko da

• Zabor-edukinontziak Alderdi Eder kalean kokatuko dira, aldi baterako.

Abenduaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Mendaroko Udalaren Berraktibazio Planaren II. Faseko 400 kontsumo bonoak

2020·12·04

Abenduaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Mendaroko Udalaren Berraktibazio Planaren II. Faseko 400 kontsumo bonoak

• 400 bono kaleratuko dira: 30 euroko balioa izango dute 20€ ordainduta. Bonuen iraungipena 2021eko urtarrilaren 30a bitartekoa izango da. • Ostalarien laguntzak eskatzeko epea abenduaren 28a bitartekoa izango da.

Mankomunitateak eskualdeko 825 enpresa bisitatuko ditu gaurtik aurrera, bilketa zerbitzua hobetzeko eta birziklapena areagotzeko

2020·12·09

Mankomunitateak eskualdeko 825 enpresa bisitatuko ditu gaurtik aurrera, bilketa zerbitzua hobetzeko eta birziklapena areagotzeko

● Gaur hasiko da Mankomunitatea eskualdeko 825 enpresa bisitatzen. Helburua da hondakinak biltzeko egungo zerbitzua hobetzea eta egun bereizita jasotzen ez diren zatikiak birziklatzeko hobekuntzak baloratzea.

Frontoiko eta ikastolako argiak LED teknologiara aldatu ditu Udalak, energia jasangarritasunean sakontzen jarraituz

2020·12·03

Frontoiko eta ikastolako argiak LED teknologiara aldatu ditu Udalak, energia jasangarritasunean sakontzen jarraituz

Guztira 22 kale-argi aldatu dira eta inbertsioa 8.052,06 eurotakoa izan da.