Albisteak

‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak, 2021eko aurrekontua eta ‘Etorkizuneko Mendaro’ eraikitzeko proiektuak oinarri

2021·02·18

‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak, 2021eko aurrekontua eta ‘Etorkizuneko Mendaro’ eraikitzeko proiektuak oinarri

Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.

Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketetan izena emateko epea

2021·02·17

Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketetan izena emateko epea

• Mendaroko Udalak herriko gazteak parte-hartzera animatu ditu. Informazio euskarriak Udalean, Ikastolan eta Goñati kiroldegian eskura daitezke. • Izena emateko epea martxoaren 31 arte izango da zabalik. Hiru modutara eman daiteke izena: www.uema.eus, 943 816 699 telefonora deituta edo posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus.

Ikusi urtarrilaren 29an herrian eukaliptoaren landaketei buruz izandako hitzaldia: ‘Eukaliptoa Mendaron, nora goaz?’

2021·02·17

Ikusi urtarrilaren 29an herrian eukaliptoaren landaketei buruz izandako hitzaldia: ‘Eukaliptoa Mendaron, nora goaz?’

Pasa den urtarrilaren 29an ‘Eukaliptoa Mendaro, nora goaz?’ hitzaldia gauzatu zuen Mendaroko Udalak San Agustin gunean. 2 ordu inguruko iraupena izan zuen eta ikusgai dago www.mendaro.eus web orrialdean.

Azpilgoeta auzoaren eraberritze-lanak direla eta, Alderdi Eder kalea itxita

2021·02·16

Azpilgoeta auzoaren eraberritze-lanak direla eta, Alderdi Eder kalea itxita

• Trafikoa Azpilgoeta kaletik bideratuko da.

Ikastola inguruan ikuspena hobetu du Udalak haurren eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko

2021·02·12

Ikastola inguruan ikuspena hobetu du Udalak haurren eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Zehazki, aparkaleku bat desgaitu da lorontzi bat ezarriz bertatik igarotzen diren ibilgailuek haurrak garaiz eta erraz ikus ditzaten. Anbulatorio inguruan ere pibote bat ezarri da zebra-bidearen alboan oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

Edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %65a birziklagarriak dira

2021·02·10

Edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %65a birziklagarriak dira

● Azterlan bat egin da jakiteko zer hondakin birziklagarri mota uzten diren edukiontzi grisean, ondorioz hauen birziklapena oztopatuz. ● Mankomunitatetik adierazi dutenez, "azterketaren emaitzek hausnarketa egitera eraman behar gaituzte, hobetzeko tarte handia dugula erakusten baitute. Edukiontzi grisera botatzen ditugun hondakinak ezin dira birziklatu; beraz, edukiontzi horretan zabor edo artikulu birziklagarriak uzten baditugu, hauen birziklapena eragozten ari gara, eta, ondorioz, ingurumena kaltetzen."

Mendaro eremu gorrian sartu da berriz ere, eta ondorioz, bihartik aurrera, otsailak 9, ostalaritza itxi eta talde-kirola bertan behera geratuko da

2021·02·08

Mendaro eremu gorrian sartu da berriz ere, eta ondorioz, bihartik aurrera, otsailak 9, ostalaritza itxi eta talde-kirola bertan behera geratuko da

• Gaur, zehazki, otsailak 8, 709,22-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 7 kutsatu gehitu ostean. • Iñaki Arregi, alkatea: “eremu gorrian sartu-irten langa horren mugan gaude. Beharrezkoa zaigu kutsatu kopurua murriztea eta horretarako ezinbesteko da gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta prebentzio neurri oro betetzea. Arduraz jokatzea dagokigu, guztion osasuna baitago jokoan”.

Mendaroko Udaletxea berdez argiztatuko da ostegun honetan, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

2021·02·04

Mendaroko Udaletxea berdez argiztatuko da ostegun honetan, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Minbiziaren aurkako AECC elkarteak Debabarrenean otsailaren 4an (osteguna) Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela gogorarazi du. Hori dela eta, Mendaroko Udaletxeak, beste eraikin batzuekin batera (Mutrikuko Zabiel Jauregia eta Eibarko Bizikleta plaza), kolore berdez argituko dira, aurreko urteetan bezala.

Hobekuntzak erabilitako arropa eta beste hondakin berrerabilgarri batzuk biltzeko zerbitzuan

2021·02·04

Hobekuntzak erabilitako arropa eta beste hondakin berrerabilgarri batzuk biltzeko zerbitzuan

● Hemendik aurrera arropa, oihal eta ehunez gain, liburuak, jostailuak, bitxiak (lepokoak...) eta bazar-hondakinak (iruditxoak eta bestelakoak) ere utzi ahal izango dira edukiontzi zurian, material hauen berrerabilpena sustatzeko helburuarekin. ● Bi edukiontzi zuri berri ipiniko dira eskualdean.