2021·03·24
Mendaroko Udalak Korrikari buruzko bertso saioa antolatu du martxoaren 28rako
• Ane Ezenarrok gaiak jarriko ditu, saioa 12:00etan hasiko da herriko frontoian eta sarrerak salgai daude jada, 2.5 eurotan, Morroskillon. • Gaur egungo osasun krisiak Korrikaren ospakizuna eragotzi duenez, ekimen honen helburua helduen alfabetatze eta euskalduntzearen garrantzia zabaltzen eta bultzatzen jarraitzea da.
2021·03·24
Zabalik dago Mendaroko euskara eskoletan izena emateko epea
• Ikastaroa apiriletik ekainera bitartean egingo da eta euskara hutsetik ikasi nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Izen ematea martxoaren 31a baino lehen egin beharko da; Mendaron erroldatuta daudenentzat kuota 10€koa izango da, gainerakoentzat 20€koa.
2021·03·23
● Gida bat banatu da eskualdeko etxebizitza guztietara, hondakinen birziklapenaren inguruko heziketa sustatzeko, edukiontzi horian zein hondakin utzi daitezkeen azalduz. ● Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakaria: “azaroan egindako azterketa batek erakutsi zuen edukiontzi horian hainbat hondakin desegoki agertzen direla gure eskualdean. Honek birziklatze-prozesuan eragiten dituen arazoak aztertu ondoren, erabaki dugu herritarrengana jotzea “Horian zer?” gidaliburu hezitzailearekin. Garrantzitsua da gutako bakoitzak jakitea eta ulertzea edukiontzi bakoitzera zer bota daitekeen eta zer ez gure ohiturak zuzentzeko, batzuetan ezjakintasuna baita oker birziklatzeko faktoreetako bat.”
2021·03·18
18.300€ mugitu ditu Mendaroko Udalaren azken kontsumo-bono kanpainak
• 200 herritar inguru izan dira bonuen onuradun. Herritarrek 30€ gastatzeko bonuaren truke 20€ ordaindu dituzte. Ostalaritza establezimendu bakoitzeko 1.000 €ko zenbateko finkodun diru-laguntza zuzena eman zaie ere Covid-19aren bigarren olatuari erantzuteko, 10.000€ guztira.
2021·03·15
Mendaroko Zuhaitz Egunean 350 haritz eta pago landatu dituzte bertaratutako 50 herritarrek
• Guztira 175 pago eta beste 175 haritz landatu ziren pasa den martxoaren 13an Txitxirrika baserriaren gainaldeko udal lursailetan. Udalak herritarrei izandako parte-hartzea eskertu die. • Helburua Mendaroko haurrei ingurumenaren inguruko kontzientzia, sentsibilitatea eta balioak txikitatik irakastea izan da, etorkizunera begira tokiko ingurumen zein espezie autoktonoak zaindu, errespetatu eta maite ditzaten.
2021·03·12
Tutoretzapeko etxebizitzen kasuan horien funtzionamendu egokia bermatzeko gainbegiratze lanak edota, beharrezkoa den kasuetan, arreta pertsonala eta etxekoa eskaintzea da helburua.
2021·03·11
Zuhaitz Eguna ospatuko du Mendarok martxoaren 13an
• Guztira 175 pago eta beste 175 haritz landatuko dira Txitxirrika baserriaren gainaldeko udal lursailetan. • Helburua da Mendaroko haurrei ingurumenaren inguruko kontzientzia, sentsibilitatea eta balioak txikitatik irakastea, etorkizunera begira tokiko ingurumen zein espezie autoktonoak zaindu, errespetatu eta maite ditzaten
2021·03·11
Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortzeko ikastaroak bultzatzea da helburua, trebaketa egokia duten hezitzaile taldeek haur eta gazteen aisialdi heziketan duten garrantzia eta ikastaro hauek betetzen duten funtzio soziala aintzat hartuta.
2021·03·08
2021.02.25eko Udalbatzan ahobatez onartua. ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean