2021·04·14
Zabalik Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko epea
• Bi programa daude: 7-13 urte bitartekoentzat Udalekuak, eta 14-17 urte bitartekoentzat Gazte Oporraldiak. • Plazak zozketa bidez banatuko dira, heziketa-premia bereziko planak izan ezik (%5). • Zozketan sartzeko izena eman behar da apirilaren 13tik 20ra.
2021·04·13
Abian da 2021eko udaberriko merkataritza kanpaina bertako kontsumoa sustatzeko sariekin
• Maiatzaren 12ra bitartean, 15 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute. Guztira 9 sari desberdin egongo dira jokoan eta horiek maiatzaren 15ean zozketatuko dira.
2021·04·12
• 2021ean urtarokako kultur-ekintzen programazioa landu eta kartel batean jaso da. Udaberrian 4 kontzerturekin abiatuko du ibilbidea: Muga, Testura, Mursego eta Munlet taldeen kontzertuak.
2021·04·07
Gaikako bilketak bilakaera positiboa izan du 2021eko lehen hiruilabetean
● 2021eko lehen hiruilabetean 85 tona errefus gutxiago bildu dira gaika Debabarrenan, 2020ko datuekin alderatuta. Gaika bildu den organiko kopuruak, berriz, 43 tona egin du gora. ● Mankomunitateak adierazi du: “bide onetik goaz, herritarrek geroz eta argiago dute hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botatzeak duen garrantzia, eta gutxinaka biltzen dugun errefusa kopurua txikitzen ari gara guztion inplikazioari esker, hondakinak dagozkien edukiontzietan uzten direlako”.
2021·03·31
Azpilgoeta kaleko 1. zenbakiaren parean dauden hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak
Leku aldaketa apirilaren 6an.
2021·03·31
2021eko Euskara Plana osatu du Mendaroko Udalak
• Plana UEMArekin elkarlanean landu da eta bi esparru nagusitan egituratu da: Udaleko barne funtzionamendua batetik, udal mailan euskararen erabilera bultzatzeko helburuz, eta herri maila bestetik, herrian eta herritarrengan eragiteko helburuz. • Helburua da egunerokotasuneko esparru guztietan euskararen erabilera bultzatu eta indartzea eta horretara bideratuta hainbat ekintza jasotzen ditu Planak, 2021ean zehar aurrera eramango direnak.
2021·03·31
2.739€ko laguntza jaso du Mendarok genero indarkeria ezabatzeko bidean urratsak egiten jarraitzeko
Genero indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren baitan, Foru Aldunditik jaso du Udalak laguntza hori eta helburua da, horren bitartez, genero-indarkeria desagerrarazteko programak bultzatu eta gauzatzea.
2021·03·29
Mendaroko Udalak, euskaraz bizitzeko dauden aukerak areagotu nahirik, hainbat esparrutan euskararen transmisioa, erabilera eta elikadura bultzatuko dituzten ekintzak antolatzeko laguntza ematea du jomuga. Guztira 30.300 euroko laguntza emango dio elkarteari elkarlanean aipatu ekimenak antolatzeko.