2022·06·16
Ostiral honetan, ekainak 17, jarriko da abian Maite Maiora kirolguneko ur parkea
• Bertako mahai eta eserlekuak ere txukundu ditu Udalak, mendarotarren gozamenerako. • Bihar, osteguna, ekainak 16, Ikastolako haurrek egingo dute bisita ur parkera.
2022·06·14
2022ko Santa Ana jaiak antolatzeko Jai Batzordearen bilera irekia deitu du Udalak ekainaren 24rako
• Arratsaldeko 19:00etan izango da Lagun Betikoak elkartearen alboko lokaleam. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bileran parte-hartzera.
2022·06·10
Kale garbiketa indartzeko hidrogarbigailu berria
• Debabarrenako herrietako kaleak txukun eta garbi mantentzeko zerbitzua hobetzeko hidrogarbigailu berria erosi du Mankomunitateak.
2022·06·10
4 kamiseta diseinu Santana jaietarako, aukeran
• 16 urtetik gorako herritarrek www.mendaro.eus webgunean eman ahal izango dute botoa, ekainaren 10etik 19ra. • Irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta Udalak boto gehien jasotzen dituen kamiseta jarriko du salgai.
2022·06·10
Udalak Mendaro Berri aldizkariaren 8. zenbakia argitaratu du
Ale bana banatu da Mendaroko etxebizitza guztietan, eta eraikin publikoetan ere badago. Modu digitalean, www.mendaro .eus-en.
2022·06·09
‘Esnatu naiz’ kabareta datorren ekainaren 18an San Agustin aretoan
• Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenaren beharrik gabe.
2022·06·09
KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita ekainaren 20an izango da
• Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da Mendaroko Udaletxean, eta tutorearekin egon nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik www.kzgunea.eus/cita-previa webgunean, tutor.mendaro@kzgunea.net helbide elektronikoan edo 945 062 555 telefonoan.
2022·06·09
‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren proiekzioa eskainiko da San Agustin antzokian ekainaren 25ean
• 19:30ean hasiko da Oier Aranzabal, Ritxi Lizartza eta David Palleresek zuzendutako dokumentala.
2022·06·03
Tenperatura Altuek EAE-ko Biztanleen Osasunean Eduki Ditzaketen Ondorioak Saihesteko Ekintzak
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak herritarrentzat emaniko aholkuak