2021·02·08
• Gaur, zehazki, otsailak 8, 709,22-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 7 kutsatu gehitu ostean. • Iñaki Arregi, alkatea: “eremu gorrian sartu-irten langa horren mugan gaude. Beharrezkoa zaigu kutsatu kopurua murriztea eta horretarako ezinbesteko da gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta prebentzio neurri oro betetzea. Arduraz jokatzea dagokigu, guztion osasuna baitago jokoan”.
2021·02·04
Minbiziaren aurkako AECC elkarteak Debabarrenean otsailaren 4an (osteguna) Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela gogorarazi du. Hori dela eta, Mendaroko Udaletxeak, beste eraikin batzuekin batera (Mutrikuko Zabiel Jauregia eta Eibarko Bizikleta plaza), kolore berdez argituko dira, aurreko urteetan bezala.
2021·02·04
Hobekuntzak erabilitako arropa eta beste hondakin berrerabilgarri batzuk biltzeko zerbitzuan
● Hemendik aurrera arropa, oihal eta ehunez gain, liburuak, jostailuak, bitxiak (lepokoak...) eta bazar-hondakinak (iruditxoak eta bestelakoak) ere utzi ahal izango dira edukiontzi zurian, material hauen berrerabilpena sustatzeko helburuarekin. ● Bi edukiontzi zuri berri ipiniko dira eskualdean.
2021·02·02
Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ezarri ditu ikastolan
Ikasgeletan segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa jarri dira gailuak jangelan eta soinketa gelan.
2021·01·28
%55eko muga gainditu du 2020an Debabarrenak gaikako bilketari dagokionez
Gaikako bilketaren tasa %1,24 hazi da 2020an eta, herritar guztien artean, 371 tonatan murriztu dugu birziklatu ezin diren hondakinen kopurua.
2021·01·26
Mendaroko Udalak herriko lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua indartuko du
Jada abian da lehiaketa publikoa, interesa duten enpresek beren eskaintzak egin ditzaten. Esleipena 2021eko lehen hiruhilekoan burutuko da.
2021·01·15
● Obrak hasi aurreko lanak amaituta, abenduaren 23an hasi zen Urruzunoko zabortegia ixteko obra-zuzendaritza, geosintetikoen kontrola eta obra bera kontratatzeko prozesua, 1.507.556 euroko lizitazio-aurrekontuarekin. Behin betiko obra maiatzean hastea espero da, eta 6 hilabeteko iraupena izango du.
2021·01·13
Aurrekontuaren parekoa da gastua: 2.764.000 euro. Kopuru handiena zerbitzuak eskaintzera bideratuko da: 1.406.700 euro. Pertsonal gastuetarako, berriz, 729.400€ ezarri dira. Inbertsio errealek 347.000 euroko aurrekontua dute, transferentzia arruntek 255.900€ eta kreditu globalek 125.000 euro.
2020·12·16
Debabarrena Mankomunitateak 2021erako 14.504.491 euroko aurrekontua onartu du
● Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan dago. Mankomunitateak 180,72€ inbertituko ditu 2021ean herritar bakoitzeko bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino %0,13 gehiago.