2021·03·11
Zuhaitz Eguna ospatuko du Mendarok martxoaren 13an
• Guztira 175 pago eta beste 175 haritz landatuko dira Txitxirrika baserriaren gainaldeko udal lursailetan. • Helburua da Mendaroko haurrei ingurumenaren inguruko kontzientzia, sentsibilitatea eta balioak txikitatik irakastea, etorkizunera begira tokiko ingurumen zein espezie autoktonoak zaindu, errespetatu eta maite ditzaten
2021·03·11
Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortzeko ikastaroak bultzatzea da helburua, trebaketa egokia duten hezitzaile taldeek haur eta gazteen aisialdi heziketan duten garrantzia eta ikastaro hauek betetzen duten funtzio soziala aintzat hartuta.
2021·03·08
2021.02.25eko Udalbatzan ahobatez onartua. ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean
2021·03·05
Mendaroko gazteei zuzenduriko alokairurako diru-laguntza lerroa lantzen ari da Udala
• Helburua da herriko gazteei alokairuko etxebizitza eskuratzeko erraztasunak eskaintzea, modu horretara haien emantzipazioa bultzatzeko eta horretara bideratuko ditu, hain zuzen, hasiera batean, udal aurrekontuko 3.000€, zeina egokitzen joango den eskaera kopuruen arabera.
2021·03·03
Hirigunetik ospitalera doan igogailua errealitate bilakatzeko urrats bat gertuago
• Azken osoko bilkuran, hirigunetik ospitalera igoko den igogailuaren proiektuaren idazketa martxan jartzea onartu zuen udalbatzak. • Honen helburua da mendaroarrentzat ospitalerainoko irisgarritasuna hobetzea, baita trenez heltzen diren erabiltzaile guztientzat ere.
2021·03·01
Hainbat ekintza egingo dira Mendaron martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Eguna
● Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antzerkia, erakusketa, kontzertua eta hitzaldia antolatu dira Mendaron. ● Mendaroko Udalak berretsi du Mendarorako Berdintasun Plan berri bat bultzatzearen aldeko apustua. Iñaki Arregui, alkatea: "2020an, udal mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa eta aurreko planaren ebaluazioa egin genuen. 2021ean Mendaroko II. Berdintasun Plana egiten hasi gara, herriko eragile feministekin eta emakumeekin elkarlanean. Mendaron benetako berdintasuna lortzeko politika publikoetan sakondu nahi dugu".
2021·02·26
333 ikaslek hartu dute parte XXVI. Mendaroko euskarazko ipuin lehiaketan
● A, B eta C mailak zeuden, ikasturtearen arabera mailakatuak. Parte hartzaile kopurua igo da aurten baina C mailan ez da lortu inork parte hartzea. ● Parte hartzaileak Mendaro, Elgoibar eta Debako ikastetxeetakoak izan dira eta 6 irabazle egon dira eta 6 ebook zozketatu dira parte hartzaileen artean, ikasturte bakoitzeko bat.
2021·02·25
● Urtarrilean, %2,2 hondakin gutxiago bildu da 2020arekin alderatuta, bio-hondakinen gaikako bilketa %5,6 handitu da eta sortutako errefusa %2,1 murriztu da. ● Mankomunitateak adierazi duenez, "datuak positiboak dira eta norabide onean goazela adierazten dute, duela gutxiko azterlanak kontuan hartuta. Azterlan horien arabera, Debabarrenan oraindik ere birziklatu daitezkeen hondakin asko uzten ditugu errefusaren edukiontzietan, edukiontzi egokian utzi ordez."