2021·06·01
TicketBai I. Azoka ekainaren 13an eta 14an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatua
Hainbat jarduera-sektoretarako 8 enpresa ezarlek aurkeztuko dituzten irtenbideei buruzko informazioa emango dute in situ.
2021·06·01
2021eko ‘Gazteak Auzolanean’ ekimenaren diru-laguntzak abian, gazteen proiektuak laguntzeko
Gazteen proiektuetarako diru-laguntzen deialdi berria onartu du Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak. Udalak bat egiten du ekimenarekin.
2021·05·28
Patio txikia, berriz ere, zabalik
• Segurtasuna hobetzeko hainbat neurri hartu ditu Udalak: argiztapena eta atearen itxiera prozedura hobetu dira. • Honako ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 16:30etatik 22:00etara.
2021·05·26
• Lehen ikastaroa ekainaren 3an egingo da eta autodefentsa femenistarena, aldiz, ekainaren 11 eta 18an.
2021·05·27
● 2020an, Mankomunitateak 10.262,30 euroko inbertsioa egin zuen kaleak garbitzeko 24 orga erosteko, eskualdeko udalerrietako paperontzietako hondakinak gaika biltzeko.
2021·05·27
Azpilgoetaren eraberritze integrala amaitu du Udalak, auzoaren irigarritasuna nabarmen hobetuz
• Funtsean, erabilgarri ez diren espaloi estuak, gune aldapatsuegiak eta koxka ugariak kendu dira, auzoa pertsona ororentzat irisgarri bilakatuz. Irisgarritasun lanez gain, Ur Zerbitzuarekin elkarlanean, euri-uren eta ur beltzen sarea berritu da ere, egungo hoditeria ordezkatuz. • Udaletik azaldu dutenez, “herritarrentzako Mendaro bat eraikitzen ari gara, atseginagoa, irisgarriagoa eta oinezkoaren mugikortasun errazagoa bilatzen duena”.
2021·05·27
Goñati eraikineko teilatua konpontzeko lanei ekin die Udalak
Eraberritzea burutzeko, gaur egungo teilatuaren gainean aluminiozko bat ezarriko da, atzeman diren itoginak ekidite aldera. Lanak astelehenean, maiatzak 31, amaitzea aurreikusten da.
2021·05·27
Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.
2021·05·26
Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du maiatzaren 27an
Ostegun honetan, maiatzak 27, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalak Ohiko Osoko Bilkura gauzatuko du honako gai zerrendarekin: