2021·06·24
Mendaroko II Berdintasun Plana Osatzen
Plana Osatzeko II. Saio partahartzailea uztailaren 5ean ospatuko da, Udaletxeko Pleno aretoan 18:00-20:00etara.
2021·06·23
• Guztira, 114.558€ bideratuko ditu Udalak lan horietara; 47.738€ Alkorta bideko lanetara eta 66.820€ Sahatsu bidekoetara. • Helburua da landa bideak biziberritzea eta egoera onean mantentzea, ingurunea zaintzeaz gain, bertan bizi direnen edota bertatik igarotzen direnen bizi kalitatea hobetu eta bermatzeko.
2021·06·23
Santa Ana jaietako Jai Batzordearen bigarren bilera deitu du Udalak ekainaren 25erako
• Arratsaldeko 19:00etan izango da Lagun Betikoak elkartearen lokan zurian. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bileran parte-hartzera.
2021·06·23
• Udan udalerri euskaldunak bisitatuko dituztenak zein horiekin harremana izango duten zerbitzuen sektoreko kideak euskara aintzat hartzera deitu ditu mankomunitateak. Jatetxe eta tabernentzako mahai gainekoak banatuko ditu udalak.
2021·06·22
Akelarrea antolatu dute Mendaroko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak San Joan bezperarako, ekainak 23
• 18:30ean Aker eta Zanpantzarren kalejira izango da eta 22:30etan piztuko dira suak herriko hiru gunetan: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Herriko Enparantzan.
2021·06·18
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak ‘Futbolistok’ bakarrizketa eskainiko du Mendaron ekainaren 26an
• San Agustin antzokian izango da arratsaldeko 18:00etan. Jada sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan Udaletxean eta Morroskillon.
2021·06·18
Parrila berria jarri du Mendaroko Udalak Santakutzeko aisialdi-gunean
• Asketa enpresa izan da lan hori egitearen arduradun eta 2.928,96 euroko aurrekontua izan du (BEZ kanpo). • Horrez gain, eremua atondu eta uda sasoirako prest uzte aldera, bertako mahaiak zein eserlekuetako egurrezko taulak konpondu ditu Iraolagoitia arotzak. Azken lan horietara bideratu ditu Udalak 750 euro (BEZ kanpo).
2021·06·16
Kurutz Gain industriaguneko seinalizazioa berritzeko lanak egingo ditu Mendaroko Udalak
Aldaketak seinalizazio horizontal zein bertikalean egingo ditu: aparkalekuak, oinezkoen pasabideak, mugikortasun urrikoentzat aparkalekuak… margotuko ditu eta, besteak beste, pasabideei edota aparkalekuei dagozkien seinaleak jarriko ditu.
2021·06·15
Goñati Mendaroko Udal Gimnasioaren udako ordutegia
• Uztailaren 1etik 23ra astegunetan 9:00-12:00 eta 17:00-21:00 eta larunbatetan 9:00-12:00. Abuztuaren 1etik 13ra eta 23tik 31ra udako ordutegi berezia izango du (8:00-14:00). Uztailaren 24tik 31ra eta abuztuaren 14tik 22ra itxita egongo da.