2021·07·22
Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, uztailak 22
Ostegun honetan, uztailak 22, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalak Ohiko Osoko Bilkura gauzatuko du honako gai zerrendarekin:
2021·07·15
Santa Ana jairik ez, baina bai kultur egitaraua, segurtasun neurri oro betez
Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatzen die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.
2021·07·14
Mendaroko Udalak landa-partzelen mugak zehaztuko ditu GPS sistema erabiliz
Hainbat fasetan burutuko da lana eta lehen faseari ekingo zaio datozen asteetan: 1, 2, 4 eta 5 eremuetan jardungo da, guztira 117 partzela eta 625,731 hektarea.
2021·07·07
• Udalak 48.090,34 euroko inbertsioa egingo du guztira, BEZa barne. Instalazio horri esker, efizientzia energetikoa lortzeko urrats berriak egin ahal izango dira, eta urtean 3.400 euro aurreztuko dira energiaren kontsumoan.
2021·07·02
● 2021eko lehen seihilekoan, 100 tona hondakin gehiago bildu dira errefusaren zatikian, 2020ko datuekin alderatuta. Horrek esan nahi du urtetik urtera hobetzen ari ziren datuetan atzera pausu txiki bat egon dela. ● Mankomunitateak azpimarratu du, beste behin ere, garrantzitsua dela hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea, ez bakarrik etxean, baita kalean, parkeetan, tabernetan, enpresetan etab., guztiak birziklatu ahal izateko eta ingurumena zaintzen laguntzeko.
2021·07·01
• Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da kultura@mendaro.eus / 685720010, uztailaren 9a baino lehen.
2021·06·30
Zabor bilketa lanak egingo dira udan zehar Deba ibaian
• Aipatu lanak uztailetik irailera bitartean egingo dituzte Foru Aldundiak eta Udalak elkarlanean eta guztira 1.5km inguru garbituko dira. • Garbiketa guztia irailerako amaituta izanez gero, lanak beste 1.2km gehiagotara zabaltzea aurreikusten da. • Iñaki Arregui, alkatea: Deba ibai-arroa Foru Aldundiaren eskumenekoa den heinean, ekimen honek gure ibaia txukun mantentzea ahalbidetuko digu eta bide batez, Mendarok gure itsasoen egoera hobetzearen eta bertako espezieen bizi-kalitatea eta etorkizuna bermatzearen aldeko aletxoa ere jarriko du.
2021·06·28
Aire libreko zinea programatu du Mendaroko Udalak uztailerako
• Uztaileko ostiral guztietan eskainiko da film bat gaueko 22:00etan Pilotalekuan: Sablehortz kapitaina, Horman erlojua duen etxea, Pikachu eta Handia.