Albisteak

Zabalik dago Mendaroko ludotekan izena emateko epea

2021·09·21

Zabalik dago Mendaroko ludotekan izena emateko epea

• Zerbitzua ekainaren 24a arte eskainiko da astelehenetik ostegunera 4- 10 urte bitarteko haurrentzat eta ostiraletan 11-12 urte bitartekoentzat. Izen ematea ludotekan bertan egin ahal izango da

Lurpeko edukiontziak lurrazalekoekin ordezkatzen jarraitzen du Mankomunitateak eskualdeko hainbat puntutan

2021·09·21

Lurpeko edukiontziak lurrazalekoekin ordezkatzen jarraitzen du Mankomunitateak eskualdeko hainbat puntutan

● Mallabian, Ermuan eta Eibarren lanak amaituta, asteazkenean, irailaren 22an, Elgoibarren hasiko dira. ● Helburua da mantentze-gastuak murriztea eta edukiontzien praktikotasuna eta irisgarritasuna hobetzea, baita zerbitzuaren kalitatea ere.

Euskara Eskola abian jartzeko izen-ematea zabaldu du Mendaroko Udalak

2021·09·21

Euskara Eskola abian jartzeko izen-ematea zabaldu du Mendaroko Udalak

• Euskara Eskolak Mendaron bertan izango dira, beti ere taldea sortuko balitz. Ordutegia 14:30-16:30 bitartekoa izango da eta egunak eskaeren arabera egokituko dira. Izena emateko azken eguna irailaren 22a izango da. • Mendaroko Udalak, urtero bezala, dirulaguntzak emango ditu euskara ikasi nahi duen ororentzat.

Herriko Plazako zoruan ez labaintzeko tratamendu bat aplikatzen hasi da Udala

2021·09·21

Herriko Plazako zoruan ez labaintzeko tratamendu bat aplikatzen hasi da Udala

• Lanak egiteko epea astebete ingurukoa izango da.

Garbiguneetan plastikoak biltzeko zerbitzu berria

2021·09·17

Garbiguneetan plastikoak biltzeko zerbitzu berria

● Hemendik aurrera, zorrotenak, bidoiak, pertsianak, autoen kolpe-leungailuak eta abar bezalako plastikoak utzi ahal izango dira Elgoibarko eta Eibarko garbiguneetako espazio egokituetan

Mendaroko Udalak ikastaro eskaintza zabala antolatu du Goñati gimnasioan,

2021·09·16

Mendaroko Udalak ikastaro eskaintza zabala antolatu du Goñati gimnasioan,

• 2021-2022 ikasturtean bost ikastaro izango dira, horietako bat ordu gehiagorekin eta bestea berria, gimnasioan modu birtualean emango dena. • Eskaintzak entrenamendu eta dieta plan pertsonalizatuak egiteko aukera ere badu.

Wifi sistema ezarri du Mendaroko Udalak Liburutegian

2021·09·15

Wifi sistema ezarri du Mendaroko Udalak Liburutegian

• Udalbatza aretoan eta udaleko bilera geletan ere ezarri da zerbitzua. • Wifi-a erabiltzeko 2 aukera izango dituzte erabiltzaileek: mugikorra dutenek wifi seinalea hartuz eta sms bidez erregistratuz eta mugikorrik ez dutenak eguneko erabiltzailea sortuz.

II. TicketBai Azoka irailaren 26 eta 27an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatua

2021·09·15

II. TicketBai Azoka irailaren 26 eta 27an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatua

• Hainbat jarduera-sektoretarako 8 enpresa ezarlek aurkeztuko dituzten irtenbideei buruzko informazioa emango dute in situ.

Urriak 15ean Kz Guneko Tutorearen bisita

2021·09·14

Urriak 15ean Kz Guneko Tutorearen bisita

9:00-13:00 bitartean udaletxeko 3.solairuan.

Astelehenean hasiko da Mankomunitatea lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik ordezkatzen

2021·09·10

Astelehenean hasiko da Mankomunitatea lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik ordezkatzen

● Herriz herri egingo dira lanak: lehenik, astelehenean, Mallabiakoak aldatuko dira, ondoren Ermuakoak, Eibarkoak, Elgoibarkoak eta, azkenik, Mutrikukoak.