Albisteak

Mendaroko Udalak Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, gai informatikoen aholkularitza eta laguntza jasotzeko

2021·10·07

Mendaroko Udalak Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, gai informatikoen aholkularitza eta laguntza jasotzeko

• Hitzarmenak bermatuko du, IZFEk Udalaren antolaketa-egituraren maila guztietan ezartzea zerbitzu informatikoak, eta baita ere, bertako langileei prestakuntza-ikastaroak ematea. • Sinatutako hitzarmena lau urtez izango da indarrean, luzatzeko aukerarekin. 2021erako aurrekontua 17.705 eurokoa da, BEZ barne.

Mendaroko XXVI. Aire Libreko Pintura Lehiaketako lanen erakusketa urriaren 10a bitarte bisita daiteke Lagun Betikoak elkartean

2021·10·05

Mendaroko XXVI. Aire Libreko Pintura Lehiaketako lanen erakusketa urriaren 10a bitarte bisita daiteke Lagun Betikoak elkartean

• Ostiraletik igandera bisita daiteke 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. • Aurten ere herri desberdinetako margolariek hartu dute parte, 19 guztira: 14 urtetik beherako 11 partaide eta 14 urtetik gorakoak 8.

Jasotako bio-hondakinen kopurua nabarmen murriztu da udan

2021·10·01

Jasotako bio-hondakinen kopurua nabarmen murriztu da udan

● Materia organikoaren bilketa %4,8 jaitsi da uztailean, abuztuan eta irailean, 2020ko datuekin alderatuta. Aldi berean, birziklagarriak ez diren hondakinen errefusa zatikia %1,41 hazi da iazko udarekin alderatuta.

Mendaroko Udalak lokal publikoen erabilera arautzen duen I. ordenantzari hasierako onarpena eman dio

2021·10·01

Mendaroko Udalak lokal publikoen erabilera arautzen duen I. ordenantzari hasierako onarpena eman dio

• Araudiaren xedea da herriko elkarte eta talde sozial, kultural, kirol-elkarte eta irabazi-asmorik gabeko gainerakoei, bai eta auzotarrei ere, beren jarduerak eta batzarrak garatzeko espazioa erraztea. • Ordenantza 2022. urtearen hasieran jarriko da indarrean

Mendaroko Udalak Alkorta, Sahatsu eta Belortzakirako baserri bideak berritu ditu, egokitzapenak eta hobekuntzak eginez

2021·09·23

Mendaroko Udalak Alkorta, Sahatsu eta Belortzakirako baserri bideak berritu ditu, egokitzapenak eta hobekuntzak eginez

• Hiru baserri bideetako lanetan 94.000 eurotik gorako inbertsioa egin du Udalak • Udalak konpromisoa du baserri bideak hobetzeko eta biziberritzeko, bertakoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Mendaroko Udalak herri bideetako bazterrak garbitu ditu azken asteetan

2021·09·22

Mendaroko Udalak herri bideetako bazterrak garbitu ditu azken asteetan

• Herriko auzo eta kale bazterrak garbi mantentzeko konpromisoari jarraipena eman dio Udalak egindako garbiketa lanekin.

Irailaren 30ean amaitzen dira 2. seihilekoko zabor-bilketaren tasa eta IBI iraunkorra borondatez ordaintzeko epeak

2021·09·22

Irailaren 30ean amaitzen dira 2. seihilekoko zabor-bilketaren tasa eta IBI iraunkorra borondatez ordaintzeko epeak

• Helbideratu gabeko ordainagiriak adierazitako helbide fiskalera bidali dira, eta ordainketa edozein banketxetan edo udaletxean bertan egin daiteke.

Mendaroko XXVI. aire libreko Margo Lehiaketa egingo da irailaren 25ean

2021·09·21

Mendaroko XXVI. aire libreko Margo Lehiaketa egingo da irailaren 25ean

● Mendaroko herria da gaia eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. ● Lanen aurkezpena Goñati pilotalekuan izango da, eguardiko 13:00etatik 14:00etara. ● Epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak eta egunean bertan emango dira jakitera 14:30etan.