2022·10·06
Ibilgailu elektriko bat erosi du Mankomunitateak
• Maiatzean erosi zuen Mankomunitateak lehen ibilgailu elektrikoa eta, trantsizio energetikorako bidean urratsak ematen jarraitzeko, bigarren ibilgailu elektriko bat erosi du, legealdi hasieran zehaztutako helburuei erantzunez.
2022·10·06
Mendarok landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatzen jarraitzen du
• Proiektuak 155 lursail mugatuko ditu aurten, landa-lurzoruan kokatutako 637 hektareako azalera hartzen dutenak. • Mendaroko Udalak dei egiten du jabeen laguntza izan dezaten mugak mugakideekin adosteko, hori beharrezkoa baita lanak egiteko.
2022·10·06
• Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera dohainik izango da, baina aurrez Morroskillon jaso daitezke.
2022·10·04
Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendaroko sarbideko zubia erabat berrituko du
Gaur egun, azpiegitura hori da Garagartza auzorako sarbide bakarra, Mendaroko Eskualdeko Ospitalea dagoen lekua.
2022·09·30
Hasi da eskualdeko jantokietan elikagaien xahutzea saihesteko diagnostiko fasea
• Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakaria: "Proiektu pilotu hau EAEko jantoki publikoetan elikagaien xahuketaren inguruan egiten den lehenetarikoa da. Esan daiteke Mankomunitateak eta Eibarko Hezkuntza Esparruak lan egiteko bide berri bat ireki dutela elkarlanean, elikagaien xahuketa eta honen ondorio negatiboak murrizteko. Proiektu honek etorkizun hurbilean beharrezko urratsak egiteko balio izatea espero dugu".
2022·09·29
Plaza auzotik Arnoate baserrira arteko landa-bidea eraberrituko du Mendaroko Udalak
• Asfaltoa berrituko da gune ezberdinetan, zenbait puntutan ubidea egiteko aprobetxatuko dira lanak eta bazter-babesak jarriko dira, kurbak duen erorketa arrisku handiagatik. 103.576,17 eurotako aurrekontua dute, B.E.Z. barne. Lanak azarorako amaitzea aurreikusten da.
2022·09·28
Mendaroko Beldur Barik txapelketaren aurkezpena irailaren 30ean
• 18:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan.
2022·09·28
• Alex Txikon eta Xabier Erro mendizaleen eta Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’ aizkolariaren bidaiaren inguruko dokumentala da. • Sarrera guztiz doakoa da.