2021·10·20
• Arratsaldeko 19:00etan izango da Udalbatza Aretoan. Interesa duten herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbita luzatu die.
2021·10·20
Mendaroko Udalak nerabe eta gazteen diagnostikoa egiteko partaidetza-prozesua jarri du abian
• Nerabe eta Gazteen I Plana burutu nahi du Udalak. Iñaki Arregi alkateak azpimarratu du herriaren eta gure gizartearen etorkizuna zaindu, babestu eta sustatu nahi dutela: “gazteak dira etorkizuna, eta Mendaro hobe bat nahi diegu utzi. Gidalerroa izango da, beren nahietara egokitutako zerbitzu eta eskaintza andana bideratzeko”. • Talde eragilearen parte izan nahi duten gazteek izen emateko epea zabalik: 685 720 010 telefonoan edota kultura@mendaro.eus helbidera idatziz eman daiteke izena. Urriaren 26an egingo da lehen bilera.
2021·10·19
Ostiral honetan, urriak 22, ‘Munduko panpinak’ ipuin kontaketa Mendaron
• Arratsaldeko 18:30ean izango da Mendaroko Udalbatza Aretoan. 4-8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua. • 35 pertsonako aforo mugatua du ekitaldiak eta gonbidapenak doan eskura daitezke Liburutegian.
2021·10·15
Mankomunitateak plastikoak biltzeko zerbitzua zabaldu du Ermuko eta Mutrikuko garbiguneetara
● Irailean jarri zen martxan zerbitzua Eibarko eta Elgoibarko garbiguneetan eta, izan duen eraginkortasuna ikusita, Mankomunitateak eskualdeko gainerako garbiguneetara zabaltzea erabaki du.
2021·10·14
Lagun Betikoak Jubilatuen elkartea berriz ere zabalik
• Egunero 8:00etatik 21:00etara egongo da zabalik; astean bitan, asteazkena eta osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kina jokoa izango da. • Ikastaro ugari ere antolatzen ari dira; lehena, urriaren 18an hasita, ‘Burua lantzeko ikastaroa’.
2021·10·14
Landa eremuko emakumeen arteko saretzea sustatzeko sormen lehiaketa, abian
• Partehartzaileak euskarri grafiko bat eta hausnarketa testu txiki bat aurkeztu beharko ditu emakumea eta landa eremua uztartuz. • Saritan 4.000 eurotik gora banatuko dira.
2021·10·13
“Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra ondo birziklatzen duten azalera handiko saltokientzat
● Azalera handiko saltokiek gaikako bilketarekiko duten konpromisoa neurtuko du Mankomunitateak, eta erraztasunak ere emango dizkie hondakinak modu egokian birziklatzeko.