Albisteak

Mendaroko Udalaren Osoko Bilkura ostegun honetan, ekainak 30

2022·06·27

Mendaroko Udalaren Osoko Bilkura ostegun honetan, ekainak 30

Ostegun honetan, ekainaren 30a, Mendaroko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du arratsaldeko 19:30etan.

Datorren astelehenean, ekainak 27, hasiko dira Mendaroko udalekuak

2022·06·23

Datorren astelehenean, ekainak 27, hasiko dira Mendaroko udalekuak

• Lehenengo txandan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 62 haurrek hartuko dute parte, eta bigarren txandan, uztailaren 11tik 22ra, 38k.

Bide berri batek bigarren sarbide bat emango dio Mendaroko Garagartza auzoari

2022·06·22

Bide berri batek bigarren sarbide bat emango dio Mendaroko Garagartza auzoari

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendarorako erabaki historikotzat jo du errepide-sare nagusitik bertara iristeko bigarren sarbide bat egiteko proiektua, gaur egun zubi baten mende dagoelako.

Aintzane Urbietaren ‘Aurten bai’ Mendaroko 2022ko Santa Ana jaietako kamiseten irudi

2022·06·21

Aintzane Urbietaren ‘Aurten bai’ Mendaroko 2022ko Santa Ana jaietako kamiseten irudi

• Irabazleak 200 euroko saria jasoko du, eta Udalak kamiseta jarriko du salgai. • Guztira 4 diseinu aurkeztu ziren lehiaketara eta 49 herritarren bozkak aukeratu du aurtengo jaien kamisetaren irudia.

Mendaroko kirol azpiegituren diagnostikoa aurkeztuko du Udalak datorren ekainaren 23an Udalbatza Aretoan

2022·06·20

Mendaroko kirol azpiegituren diagnostikoa aurkeztuko du Udalak datorren ekainaren 23an Udalbatza Aretoan

• Interesatu orori bertaratzeko gonbita luzatu dio Udalak. Arratsaldeko 18:00etan izango da. • Guztira 200 lagun baino gehiagok hartu zuten parte online bidezko inkesten eta inprimaki fisikoen bitartez diagnostikoaren osaketan.

Udalak Plaza auzotik Arnoate baserrirako bidea konpontzeko lanak lizitatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian

2022·06·16

Udalak Plaza auzotik Arnoate baserrirako bidea konpontzeko lanak lizitatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian

• Arnoateko bidea ia 5 km-ko landa-bidea da, eta asfaltatze-lanek 2.190 metro koadro hartuko dituzte. • Urteko azken lauhilekoan egini diren obrek 103.576,17 euroko hasierako aurrekontua dute, BEZa barne. Lanak egiteko 6 asteko epea aurreikusten da.

Ostiral honetan, ekainak 17, jarriko da abian Maite Maiora kirolguneko ur parkea

2022·06·16

Ostiral honetan, ekainak 17, jarriko da abian Maite Maiora kirolguneko ur parkea

• Bertako mahai eta eserlekuak ere txukundu ditu Udalak, mendarotarren gozamenerako. • Bihar, osteguna, ekainak 16, Ikastolako haurrek egingo dute bisita ur parkera.

2022ko Santa Ana jaiak antolatzeko Jai Batzordearen bilera irekia deitu du Udalak ekainaren 24rako

2022·06·14

2022ko Santa Ana jaiak antolatzeko Jai Batzordearen bilera irekia deitu du Udalak ekainaren 24rako

• Arratsaldeko 19:00etan izango da Lagun Betikoak elkartearen alboko lokaleam. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bileran parte-hartzera.

Kale garbiketa indartzeko hidrogarbigailu berria

2022·06·10

Kale garbiketa indartzeko hidrogarbigailu berria

• Debabarrenako herrietako kaleak txukun eta garbi mantentzeko zerbitzua hobetzeko hidrogarbigailu berria erosi du Mankomunitateak.

4 kamiseta diseinu Santana jaietarako, aukeran

2022·06·10

4 kamiseta diseinu Santana jaietarako, aukeran

• 16 urtetik gorako herritarrek www.mendaro.eus webgunean eman ahal izango dute botoa, ekainaren 10etik 19ra. • Irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta Udalak boto gehien jasotzen dituen kamiseta jarriko du salgai.