Navigation Menu

Navigation Menu

Alkatearekin hitzordua eskatu

Alkatearekin hitzordua eskatu

 

Udal Gobernua osatzen dugun zinegotziok badakigu mendaroarren zerbitzura gaudela, Udala zuzentzen duen Alkatea bereziki.
 
Horrela bada, herri partaidetzan eta gardentasunean sinesten dugun neurrian, herritarrei ahalik eta gertueneko harrera egin eta beraiekin batera Mendaro hobe bat eraikitzeko asmoz, hala eskatu duten herritarrek alkatearekin zuzenean biltzeko aukera izan dute legealdi hasieratik eta aurrrantzean ere horrek hala izaten jarraituko du. 
 
Herritarrei zerbitzurik egokiena eman eta inori denborarik ez galarazteko, zerbitzua antolatzea komeni dela ikusi da bi urte hauetan. Zerbitzua ahalik eta eraginkorrena izateko asmoarekin hitzorduen bitartez funtzionatuko da aurrerantzean. 
 
Alkatearengana etorri eta beren iradokizun, kexa eta ekarpenak egitera animatu nahi ditugu bizilagunak.
 
Ideiaren bat baduzu, kexa edota kezkaren bat luzatu nahi badiguzu,jakin ezazu udaletxeko ateak zabalik dituzula. Eskatu hitzordua eta zatoz!
 
Alkateak ostiraletan hartuko ditu herritarrak, goizeko 9:00etatik 13:00ak bitartean. Alkatearekin egoteko hitzordu-eskaera bi modutara egin dezakezu:
 
 
 
INTERNETEZ:
 
ESKATU HITZORDUA 
 
 
 
TELEFONOZ:
 
943 03 32 82 telefono zenbakira deituta
 

Navigation Menu