Txirristaka Bertsopaper Saria 2025

Txirristaka Bertsopaper Saria 2025

TXIRRISTAKA BERTSOPAPER SARIA 2025


 

Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa sustatzeko helburuarekin IV. Txirristaka Bertsopaper Saria antolatu dugu Mendaroko Inleike Elkarteak eta Udalak elkarlanean.

Hiru kategoria izango ditu: A, B eta C.

Edizio honetan gaia librea izango da. Euskaraz idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean.

A kategoria 2011n edo ondoren jaiotakoentzat izango da, eta Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte.

B kategorian, berriz, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta gutxienez lau bertso eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte.

C kategorian, azkenik, 2006an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta elkarrekin nolabaiteko batasuna duten 8-12 bertso osatu beharko dituzte.

B eta C sailetan Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute. Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko ditugu: 100 eta 50 euroko kultura bono bi A kategorian; 200 eta 150 euroko bi sari B kategorian; eta 1.000 eta 500 euroko beste bi C kategorian. 


Lanak aurkezteko azken eguna 2025eko maiatzaren 30a izango da.

OINARRIAK

 

DLYFormulario

Formularioa Txirristaka Bertsopaper Saria 2025

Hautatu zein mailatan parte hartzen duzun.

Lehiaketara aurkezten den bertso sorta PDF formatuan (barnean, sortaren izenburua, egilearen goitizena eta doinua adierazi behar dira)

LEGE OHARRA: DATU PERTSONALEN BABESA


Informazioaren tratamenduak kontuan hartuko du Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoa.

Datu pertsonalen tratamenduaren xedea da euskarri informatikoan mantentzea Herritarren Sailaren administrazio-espedienteak, eta TXIRRISTAKA BERTSOPAPER SARIA 2025-en kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea, kontuan hartuta interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren arduradunari esleitutako ahalak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan jasotakoak (Erregelamendu hori datu pertsonalengatik pertsona fisikoak babesteari eta haien zirkulazio askeari buruzkoa da, hurrenez hurren).

Tratamenduaren arduraduna: MENDAROKO UDALEKO HERRITARTASUN SAILA. Telefonoa: 943- 033282, kultura@mendaro.eus

Legez informatuta nago:

• Ematen dituen datuak goian adierazitako tratamenduan sartuko direla eta zehaztutako helbururako erabiliko direla.

• Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, aurka egiteko edo mugatzeko eskubideak erabil ditzakedala, posta elektronikoz (www.mendaro.eus) edo Herritarrei Arreta Emateko Bulegoaren bidez (Herriko Enparantza 1).