Link interesgarriak
Atzealdea Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak ‘Futbolistok’ bakarrizketa eskainiko du Mendaron ekainaren 26an
2021·06·18
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak ‘Futbolistok’ bakarrizketa eskainiko du Mendaron ekainaren 26an
- San Agustin antzokian izango da arratsaldeko 18:00etan. Jada sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan Udaletxean eta Morroskillon.
Mendaroko Udalak, udako agenda kulturalarekin aurrera darrai: datorren ekainaren 26an Zuhaitz Gurrutxagaren txanda izango da. Futbolari ohiak ‘Futbolistok’ bakarrizketa eskainiko du San Agustin Antzokian arratsaldeko 18:00etan.
Gurrutxaga Realeko jokalaria izan zen garaia da ikuskizun honen ardatza. Bere lehen bakarrizketaren pasarte batzuk berreskuratzeaz gain (Futbolisto baten Konfidentziak), garai hartako bizipen eta pasadizo gehiago ekarriko ditu gogora. Era berean, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari bihurtu zenetik lehen pertsonan sufritzea egokitu zaion TOC (nahasmendu Obsesibo-Kutsakorra) izeneko gaixotasunaz hitz egingo digu.
Jada sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan Udaletxean eta Morroskillon.