Albisteak

Zuhaitz Eguna ospatuko du Mendarok otsailaren 19an

2
• Udalak Santa Kurutz inguruetan dituen lur-sailetan landatuko dira arbolak, eta landaketaz burutzeaz gain, babesak ere jarriko zaizkie. • Landatze tokira heltzeko ibilaldi txiki bat egingo da oinez, eta elkartze ordua 9:30ean izango da herriko plazan.

2022·02·15


Zuhaitz Eguna ospatuko du Mendarok otsailaren 19an

  • Udalak Santa Kurutz inguruetan dituen lur-sailetan landatuko dira arbolak, eta landaketaz burutzeaz gain, babesak ere jarriko zaizkie.
  • Landatze tokira heltzeko ibilaldi txiki bat egingo da oinez, eta elkartze ordua 9:30ean izango da herriko plazan.

 

Datorren larunbatean, otsailaren 19an, Zuhaitzaren Eguna ospatuko da Mendaron. Udalak antolatuta, Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin, Santa Kurutz inguruan Udalaren lur-sailetan landatuko dira arbolak.

Bertara joateko ibilaldi txiki bat egingo da Mendaroko Enparantzatik abiatuta, 9:30ean. Familia guztientzako dago bideratuta Zuhaitz Eguna, eta bertan izango diren haurrak gurasoen arduran egongo dira une oro.

Arbolak landatuko diren lekura iristean, zuhaitzak landatzeak duen garrantziaren inguruko azalpen labur bat emango du Nahiara Mugertza biologoak. Izan ere, helburua familietan kontzientziazioa eta ingurumenarekiko ardura sustatzea izango da. Gainera, zuhaitzak landatzeaz gain, babesak ere jarriko dira, orkatzek eta gainerako animaliek arbola-landareak zuritu ez ditzaten.

Ekitaldia antolatzen laguntzeko izena eman beharko da ekintzakarno@gmail.com helbidera idatzita. Era berean, Udaletik arropa erosoa eta oinetako egokiak janztea aholkatzen dute, eta biderako ura eta hamaiketakoa hartzea.

1 2